's Avatar

@gazteberri.bsky.social

40 Followers  |  30 Following  |  143 Posts  |  Joined: 31.01.2025
Posts Following

Posts by (@gazteberri.bsky.social)

🎬 Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak gazteak nahi ditu epaimahai gazterako! 18-30 urte bitarteko 100 gaztek apirilaren 23tik 30era izango den 23. edizioko Film Labur Onenaren saria erabakiko dute.
⏳ Izena emateko epea: martxoaren 26a arte.
#Donostia #GazteEpaimahaia

28.02.2026 13:02 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 1    πŸ“Œ 0
Post image Post image Post image Post image

#Bizum? Adituak. #Euribor? Zer da hori? πŸ€”
πŸ’Έ EAEko gazteen % 88,9k uste du bere dirua ondo kudeatzen duela. Baina Euriborra zer den galdetuta, hamarretik batek bakarrik erantzuten du zuzen.
Gazteen Euskal Behatokiak egindako azterlanaren ondorioak πŸ‘‡
tinyl.co/4NWC

#FinantzaHezkuntza

28.02.2026 12:38 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

🎣 Euskal arrantza-sektorea zahartzen ari da: ekoizleen % 80k baino gehiagok 60 urte baino gehiago ditu.
Arazo horri aurre egitea xede duen #Itsasoratu beka-programaren edizio berri bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak arrantza-ikasleak arrantza-ontzietan praktikak egin ditzaten.

28.02.2026 11:12 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Video thumbnail

Save the Childrenek argitaratu duen txosten baten arabera, nerabeen % 70ek ez du esplotaziorik ikusten OnlyFans-en. Kultura digitalak nerabeak sexualizatzen ditu . Erabiltzaile askok adin txikikoen plantak egiten dituzte, haur-estetika erabiliz.
tinyl.co/4GEg

26.01.2026 19:17 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Video thumbnail

Abian da EHko eszenako musikari eta talde gazte emergenteak bultzatzea eta laguntzea helburu duen #VillaSoundBilbao jaialdiaren VI. edizioa. 16-35 urte bitarteko musikari gazteek otsailaren 17ra arte izango dute izena emateko aukera.
Bilbao Gazte Β· Bilborock #vsb

tinyl.co/4GE3

26.01.2026 18:34 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Video thumbnail

Azterlan batek azalarazi duenez, 18-35 urte bitarteko gazte helduen % 6 inguruk bideojokoekiko adikzioa du.
tinyl.co/4FvV

25.01.2026 13:29 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Video thumbnail

Euskal biztanleriaren % 13 atzerritar jatorrikoa da. Euskadin atzerrian jaio diren 295.902 pertsona bizi dira. Hiru immigrantetik bi hiru hiriburuetako batean bizi dira. Euskadin bizi den biztanleria atzerritarraren erdia baino gehiagok Latinoamerikan du jatorria.
@ikuspegi.bsky.social

01.10.2025 07:49 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Video thumbnail

Adimen artifizialak egonezina eragiten du gazteen artean. 12 eta 16 urte bitarteko gazteen % 84 adimen artifizialaren bidez eduki sexual faltsuak sortzeko bere irudia erabiliko duten beldur da

01.10.2025 07:47 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
100 gaztek osatuko dute Beldurrezko Zinema Astearen epaimahai gaztea | Gazteberri Aldizkaria Izena emateko epea datorren urriaren 20ra arte zabalik izango da Donostia Gazteria webgunean

Gaurtik aurrera eta urriaren 20ra bitartean, zabalik izango da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen 36. edizioko Epaimahai Gaztean izena emateko epea. 100 plaza eskainiko dira. Anima zaitezte!! tinyl.co/3mDB

@donostiakultura.bsky.social

01.10.2025 07:43 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Nafarroak 3,3 milioi euro bideratuko ditu unibertsitate-beketara. Urriaren 15ean amaituko da bekak horiek eskatzeko epea.

tinyl.co/3jcQ

22.09.2025 09:52 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
'Bagare' beka Araban kultur estrategia euskaltzaleak sustatzeko | Gazteberri Aldizkaria Irabazleek 4.000 euroko ordainsaria jasoko dute eta sei hilabete izango dituzte ikerketa garatzeko.

Izaskun Arrue Kulturguneak Araban euskararen normalizazioan eta biziberritzean laguntzen duten kultura-estrategia berritzaileak sortzen dituzten proiektuak sustatzea helburu duen #Bagare ikerketa-bekaren edizio berri bat jarri du martxan.
tinyl.co/3jcM

22.09.2025 09:44 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Pasa den irailaren 10ean izan zen 'Suizidioa prebenitzeko Munduko Eguna'ren harira Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen arabera, suizidioa da EAEko 15-29 urte bitarteko gazteen heriotza-kausa nagusia.
tinyl.co/3jcE

22.09.2025 09:40 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
"Gardenak gara, ez hauskorrak" | Gazteberri Aldizkaria EGKak eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaritzak gazteen ongizate emozionala ardatz izango duen 'Kristalezkoak' kanpaina aurkeztu dute.

EGKak eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaritzak gazteen ongizate emozionala ardatz izango duen β€˜Kristalezkoak’ kanpaina garatu dute. #gazteria #osasunmentala

tinyl.co/3huS

15.09.2025 13:53 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Martxan da Arnasetik bideo sormen lehiaketaren IV. edizioa | Gazteberri Aldizkaria Euskararen arnasguneetako nerabeei zuzendutako lehiaketa honen xedea da hizkuntza ohituren eta herrien inguruan gogoeta egitea.

Abian da euskararen arnasguneetan bizi diren 10-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako #Arnasetik bideo sormen lehiaketaren 4. edizioa. Gazteeek datorren urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak.
tinyl.co/3huA

@euskarabidea.bsky.social

15.09.2025 13:45 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Video thumbnail
10.09.2025 15:58 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Garapenerako lankidetzan espezializatzeko lau beka | Gazteberri Aldizkaria eLankidetzak gazteak lankidetzaren eta elkartasunaren esparruan trebatzeko lau beka eskaini ditu. Hautagaitzak urriaren 8ra arte aurkeztu daitezke.

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beka argitaratu berri ditu. Eskaerak aurkezteko azken eguna: urriak 8.
tinyl.co/3gnQ

10.09.2025 13:22 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Euskadiko bi hondartza desagertu daitezke 2050. urterako | Gazteberri Aldizkaria Greenpeacek ohartarazi duenez, Getariako Gaztetape eta Barrikako Muriola hondartzak guztiz desagertzeko arriskuan daude.

Greenpeacek kaleratu berri duen txosten baten arabera, euskal kostaldea arriskuan da. Zehazki, 2050. urterako, Getariako Gaztetape eta Barrikako Muriola hondartzak desagertu daitezkeela ohartarazten da.
@greenpeace.es
#itsasoa #getaria #barrika #hondartza
tinyl.co/3dKi

27.08.2025 09:29 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
3.075 familiak jaso dute β€˜Aukerak Suspertzen’ laguntza | Gazteberri Aldizkaria Programaren xede nagusia da zaurgarritasun egoeran bizi diren euskal familiei arrakala digitala gainditzeko laguntza eskaintzea.

Euskadiko 3.075 familiak jaso dute zaurgarritasun egoeran bizi diren familiei arrakala digitala gainditzeko laguntza eskaintzea helburu duen #AukerakSuspertzen laguntza.
tinyl.co/3bvQ

20.08.2025 10:53 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Urriaren 13tik 18ra bitartean #Erasmus+ programak eskaintzen dituen egitasmoak eta aukerak agerian uztea helburu duen #ErasmusDays egitasmoaren IX. izango da.

20.08.2025 09:54 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko gazteen lehentasunak ezagutzeko prozesu parte-hartzaile bat jarri du martxan. *bizkaikogazteak.eus* webgunean den galdetegiaren bidez lehen eskuko informazioa jaso nahi da gazteei zuzendutako politikak garatzeko. Anima zaitez!

tinyl.co/3btr

20.08.2025 09:12 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Hirugarren urtez jarraian Nafarroan hasi da β€˜Ruta al exilio’ ibilbidea | Gazteberri Aldizkaria 40 gaztek osatutako taldea 7 egunez izan da Nafarroan zehar errepublikar erbestealdiaren memoriarekin harremana duten guneak bisitatzen

16-17 urte bitarteko 40 gazte Nafarroan zehar izango dira astebetez errepublikar erbestealdiaren memoriarekin harremana duten gune nagusiak bisitatzen #RutaAlExilio egitasmoaren eskutik.
#Sartaguda #Legarrea #Argaitz #Lizuniaga
tinyl.co/3V3Z

18.07.2025 07:49 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Bi negozio-ideia bikainek irabazi dituzte Nafarroako 'InΓ­ciate' sariak | Gazteberri Aldizkaria Enpresa txiki eta ertainetan phisinga saihesteko softwarea eta diabetesaren eta horri lotutako gaixotasunen tratamendu pertsonalizaturako erabaki klinikoari laguntzeko sistema dira ideia irabazleak

Enpresa txiki eta ertainetan phisinga saihesteko software bat eta diabetesaren eta horri lotutako gaixotasunen tratamendu pertsonalizaturako erabaki klinikoari laguntzeko sistema bat izan dira #iniciate lehiaketaren ideia irabazleak. #nafarroa #ekintzaile

tinyl.co/3V3P

18.07.2025 07:33 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Zabalik da Global Training bekak eskatzeko epea | Gazteberri Aldizkaria Atzerrian prestatzeko eta mugikortasuna sustatzea helburu duten laguntza hauek eskatzeko epea datorren irailaren 12an amaituko da

Irailaren 12ra arte zabalik izango da atzerrian prestatzeko aukera ematea eta mugikortasuna sustatzea helburu duten #GlobalTraining bekak eskatzeko epea.
@deusto.bsky.social
@munibertsitatea.bsky.social
@ehu.eus
@ikaslanbizkaia.bsky.social
@hetelfp.bsky.social

tinyl.co/3V35

18.07.2025 07:26 β€” πŸ‘ 3    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Abian da Txillardegi-Hausnartu sarien XVIII. edizioa | Gazteberri Aldizkaria Soziolinguistika Klusterrak eta EHUk antolatzen duten sariketan lanak aurkezteko epea irailaren 22an amaituko da.

Abian da Txillardegi-Hausnartu sarien aurtengo edizioa. Lanak aurkezteko epea datorren irailaren 22an amaituko da.
@ehu.eus
@gipuzkoa.eus
@gobeus.bsky.social

#soziolinguistika #euskara #txillardegi

tinyl.co/3TJs

09.07.2025 12:09 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
BakQ ziurtagiri digitalak milioi bat erabiltzaile baino gehiago ditu | Gazteberri Aldizkaria EAEko 16 urtetik gorako biztanleriaren erdiak baino gehiagok du administrazioarekin harremanetan jartzea ahalbidetzen duen BakQ ziurtagiri digitala.

#BakQ ziurtagiri digitalak jada milioi bat erabiltzaile baino gehiago ditu. EAEko 16 urtetik gorako biztanleriaren erdiak baino gehiagok du administrazioarekin harremanetan jartzea ahalbidetzen duen ziurtagiri digital hau.
@gobeus.bsky.social @gob-eus.bsky.social

tinyl.co/3T4X

08.07.2025 10:11 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Hizkuntza inklusiboak ikuspegi berdinzaleagoa izaten laguntzen du | Gazteberri Aldizkaria Emakunderen beka bati esker egin den ikerketa batek egiaztatu ahal izan duenez hizkuntza inklusiboa erabiltzeak lehendik dauden genero-ezberdintasunak ez areagotzeko balio du

Txosten batek ondorioztatu duenez, hizkuntza inklusiboa erabiltzeak lehendik dauden genero-ezberdintasunak ez areagotzeko balio du. Euskararen kasuan, genero gramatikalik gabeko hizkuntza izan arren, hizkuntzaren erabilera sexista ere ematen da.
@emakundejgv.bsky.social
@ehu.eus

tinyl.co/3T4A

08.07.2025 10:07 β€” πŸ‘ 2    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Nafarroako jaietan indarkeria matxistak eta LGTBI+fobia prebenitzeko kanpaina | Gazteberri Aldizkaria Nafarroan… Gozatu, partekatu eta errespetatu’ lelopean, irratietan, telebistan eta sare sozialetan garatuko da udan zehar

Nafarroako Gobernuak udako jaietan indarkeria matxistak eta LGTBI+fobia prebenitzea helburu duen 'Nafarroan...Gozatu, partekatu eta errespetatu' izeneko kanpaina jarri du martxan. #nafarroa #indarkeria
tinyl.co/3S1G

02.07.2025 12:16 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Gastehiz herritik euskararen hirira | Gazteberri Aldizkaria Irailaren 13an izango den β€˜Gasteiz Euskararen Hiria’ ekitaldiak β€˜Gastehiz’ toponimoa lehen aldiz agertu zeneko 1000. urteurrena gogoratuko du.

Irailaren 13an ospatuko den β€˜Gasteiz Euskararen Hiria’ ekitaldiak #Gastehiz toponimoa lehen aldiz agertu zeneko milagarren urteurrena gogoratuko du. #gasteiz #euskara
@ikagasteiz.bsky.social

tinyl.co/3S0Z

02.07.2025 11:25 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Euskadiko milaka haur aterperik gabe tenperatura altuen aurrean | Gazteberri Aldizkaria Save the Childrenek ohartarazi duenez, krisi klimatikoak gehiago eragiten die kalteberatasun ekonomikoan diren adingabeei .

Azken egunotan bizi izan ditugun tenperatura altuek ez digute guztioi berdin eragiten. Save the Childrenek ohartarazi duenez, krisi klimatikoak gehiago eragiten die kalteberatasun ekonomikoan diren adingabeei. @savethechildrenes.bsky.social

#klimaaldaketa #Euskadi #euskaraz #gazteria
tinyl.co/3S0B

02.07.2025 10:50 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
BilbaoArtek 14 artista egoiliarren lanak biltzen dituen erakusketa | Gazteberri Aldizkaria Irailera arte Uribitarte40 aretoan ikusgai izango den erakusketak tokiko zein nazioarteko sortzaileen lanak biltzen ditu.

BilbaoArtek 14 artista egoiliarren lanak biltzen dituen β€œArtistak egoitzan 2024/25: eskuratze berriak” izeneko erakusketa antolatu du. Irailera arte Uribitarte40 aretoan ikusgai izango den erakusketak tokiko zein nazioarteko sortzaileen lanak biltzen ditu. #Bilbo
tinyl.co/3RgA

30.06.2025 16:52 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0