Ekhi Erremundegi's Avatar

Ekhi Erremundegi

@ekhierremundegi.bsky.social

Kazetaria BERRIAn https://www.berria.eus/ekhi-erremundegi-beloki_170_115.html

715 Followers  |  341 Following  |  48 Posts  |  Joined: 22.10.2023  |  1.7138

Latest posts by ekhierremundegi.bsky.social on Bluesky

Preview
Itzuli dira eskolara Ipar Euskal Herriko haurrak Mugimendu anitz bazen astelehen goiz honetan Baionako Oihana ikastolan. Haurrak batera eta bestera korrika ari ziren, oihu artean, harrapaketan jostatzen. Besoa luzaturik ikaskidea harrapatu nahian bat, eskaileretara igota «salbu» beste batzuk. Bi hilabeteko oporraldiaren ondotik, ikastetxera itzultzearekin gogotsu ziruditen Baionako ikastola nagusiko haurrek.  Gurasoen artean zein haurren artean, elkarrizketa batzuk frantsesez dira, baina beste anitz euskaraz ari dira haien artean. Denen erdian, elkarri oporrak kontatzen ari da mutiko talde bat. Canyoning egiten aritu da Lukas: «Bost metrotik salto egin dut, eta nire anaiak ere». «Ez, arrebak!», zuzendu dio lagunak ondotik. Yoannek ere badu balentriarik kontatzeko: teilatutik salto egin du igerilekura, eta kokotxarekin ukitu du lurra.  Haurrak Oihana ikastolan, ikasturte sartzean. PATXI BELTZAIZ Anartean, korrika eta itzulipurdika ari dira alboan beste batzuk, elkarri besarkada ematen bi neskato, eta gurasoak, talde txikitan, kafearekin goxatuz haien seme-alaben lurreratzea kontrolatzen. Bi haur ditu Guillaume Roussetek: lehena9 urtekoa eta bigarrena 3 urtekoa. Bart gauean, azken uneko arrangurarekin zaharrena negarrez zela kontatu du. «Baina ikastolara iritsi orduko korrika joan da lagunengana», argitu du irribarrez. Txikiena ere lasai joan dela erran du. Haurren burrunbaren artean, elkarrekin selfie bat ateratzen ari da guraso talde bat. «Zinez giro goxoa dugu gure artean, familia bat bezala da», esplikatu du Roussetek. Euskara ardatz Ipar Euskal Herriko ikastola handienetakoa da Baionakoa. 159 ikasle izanen ditu aurten —urtero ari da emendatzen—, eta gehiago espero dituzte heldu den urtarriletik aitzina. «Baditugu familia erdaldun anitz, baina pozik gara ikasgela guzietan baditugulako etxean euskara hutsean ari direnak ere», esplikatu du Lucile Darrigrand zuzendariak. «Ikastolan osoki euskaraz funtzionatzen dugu, bilkuretan eta beste, ez dakitenei itzulpena eginez. Horregatik, anitzek AEKn izena emateko pausua egiten dute», poztu da. «Ikastolan osoki euskaraz funtzionatzen dugu, bilkuretan eta beste, ez dakitenei itzulpena eginez. Horregatik, anitzek AEKn izena emateko pausua egiten dute» LUCILE DARRIGRAND Oihana ikastolako zuzendaria Ikasturte berria «baikor» hasi dutela erran du Darrigrandek. «Haurrak kontent heldu dira oro har. Batzuek elkar gurutzatzen dute, baina, bestela luze da bi hilabete lagunak ikusi gabe. Eta gurasoak ere kontent dira», erran du irriz. Lehen goizean kafearen inguruan sortzen duten giro goxoa laudatu du. «Irakasle batzuk berriak dira, eta gurasoek maite dute horrelakoetan ezagutza egitea».  Haurrak Baionako Oihana ikastolan, ikasturte sartzean. PATXI BELTZAIZ Seaskak ostegunean eginen du ikasturte hasierako prentsaurrekoa. Maiatz bukaeran Bordeleko errektorearekin bildu ondotik, aurtengo baliabideak antolatzea lortuko zutela iragarri zuten ikasturte bukaeran. Orain, elkarrizketa aldi bati ekin beharra diote. Mahai gainean dituzten dosier guziak konponbidean emateko asmoarekin.  Baionako elebiduna, «berantean» Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak Baionako Jules Ferry eskolan egin du ikasturte hasierako agerraldia. Izan ere, obrak egin dituzte bertan, eraikina berritu eta aire hartzeko eremua berrantolatzeko. Besteren artean, baratze partekatu bat prestatu dute, maila guztietako ikasleek landu dezaten, «deskubrituz, ikasiz, tronpatuz», ikastetxeko zuzendariaren hitzetan. Joera demografikoari buru eginez, Baionan ikasle kopurua egonkorra dela erran du Etxegaraik, apaltze txikia izan badute ere. Horiek horrela, irakasle postu gehienak atxiki ahal izan dituzte azpimarratu du. «Biziki harreman onak ditugu Frantziako Hezkuntza Ministerioko zerbitzuekin», gehitu Christine Martin-Dolhagarai hezkuntza eta haurtzaro gaien ardura duen axuantak.  2.424 ikasle daude Baionako hogei eskola publikoetan; horietarik %23 dira sail elebidunean —Ipar Euskal Herrian %50 ingurukoa da Lehen Mailako eskoletako proportzioa—. Elebidunaren garapenean duten «beranta» aitortu du Etxegaraik, baina azken urteetako emendatzea goraipatu du. «Eskaera handia bada». Ondoko urteetarako ikasgela berriak irekitzeko proiektuak lantzen ari direla erran du, EEPrekin, akademia ikuskariarekin eta ikastetxeetako lantaldeekin elkarlanean.

Mugimendu anitz bazen astelehen goiz honetan Baionako Oihana ikastolan. Haurrak batera eta bestera korrika ari ziren, oihu artean, harrapaketan jostatzen. Besoa luzaturik ikaskidea harrapatu nahian bat, eskaileretara igota «salbu» beste batzuk. Bi hilabeteko oporraldiaren ondotik, ikastetxera…

01.09.2025 11:20 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Baionako ezkerra batu nahi dute, herriko bozetan «irabazteko» Bide bat abiatu dute Baionako ezkerraren sentsibilitate oro herritar zerrenda bakarrean bateratzeko bozetako lehen itzulirako. EH Bairen, Ekologisten eta PSn babesa jaso dute oraingoz.

Erabat zatituta bukatu zuten 2020an, baina inoizko bateratze zabalena aurkeztu dute 2026ko herriko bozetarako. Baionako ezkerreko sentsibilitate oro batu nahi dituzte herritar zerrenda batean, eta hura osatzeko borondatea agertu dute. @berria.eus
www.berria.eus/euskal-herri...

12.06.2025 12:37 — 👍 1    🔁 0    💬 0    📌 0

Sans blague @liberation.fr
C'est quoi ce texte odieux?

10.06.2025 17:58 — 👍 3    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Gizon bat hil da Lekunberrin, menditik behera erorita 70 urte zituen gizonak, eta ibiltari talde batekin igo zen mendira.

Gizon bat hil da Nafarroa-Behereko Lekunberrin, menditik behera erorita.
www.berria.eus/euska...

10.06.2025 17:45 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Bake Bideak eta 'Bakegileek' ibilbidea bukatu dute Foroa eginen dute arrats honetan Baionan, azken urteetako balorazioa egin eta hemendik aitzinako urratsak definitzeko. Ipar Euskal Herriko gizarte zibila mobilizatu dute azken urteetan, Euskal Herr...

Foroa eginen dute arrats honetan Baionan, azken urteetako balorazioa egin eta hemendik aitzinako urratsak definitzeko. Ipar Euskal Herriko gizarte zibila mobilizatu dute azken urteetan, Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen alde. @berria.eus
www.berria.eus/euskal-herri...

06.06.2025 07:00 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
«Aldika, ikasle bat aurpegia odoletan ateratzen zen errient horren ikasgelatik» Betharramgo afera zabaldu ondoan, Ipar Euskal Herriko hainbat ikastetxetan izandako bortizkeriak argitara eman dira azken hilabeteetan. Apiril hasieran, hamairu salaketa jarri zituzten Baionako Auz...

Garazi inguruko eskola publiko batean pairatutako bortizkeria fisikoak eta sexu jazarpena kontatu ditu Beak. Bi urtez bortxatua izan zen beste pertsona baten lekukotasuna jaso duela dio: «Pertsona horren bizi osoa suntsitua izan da». @berriaegunkaria.bsky.social
www.berria.eus/euskal-herri...

09.05.2025 17:01 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Post image

Gaurko zinta @berria n, Euskal Herria.

17.04.2025 06:18 — 👍 10    🔁 9    💬 0    📌 0

Herri txikietan ere zerrenda parekideak aurkeztu beharko dituzte bozetan.
Frantziako Asanblean lege erreforma bozkatu dute, eta heldu den urteko herriko bozetan aplikatuko da. Herri txikietako hautetsiek ontzat eman dute bilakaera.
www.berria.eus/lurraldeak/i...

09.04.2025 18:05 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Euskararen zapalkuntzari aurre egitera deitu dituzte euskaltzaleak Baionan 1.500 herritar batu dira Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatu duen mobilizazioan. Frantziako eta Espainiako konstituzio linguiziden gainetik, euskarak lege propioa behar duela aldarrikatu dute.

Euskararen zapalkuntzari aurre egitera deitu dituzte euskaltzaleak Baionan.
1.500 herritar batu dira EHE-ren protestan. Frantziako eta Espainiako konstituzio linguiziden gainetik, euskarak lege propioa behar duela aldarrikatu dute. @berriaegunkaria.bsky.social
www.berria.eus/lurraldeak/i...

06.04.2025 13:31 — 👍 4    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Lyongo metropolia, Euskal Elkargoa gainditzeko inspirazio iturri Nola egin Ipar Euskal Herrian botere politiko gehiagoko erakunde berri bat lortzeko? Galdera horri erantzun beharko diote bilakaera instituzionalean jauzi bat egitea desio dutenek heldu den hilabet...

Hutsetik abiatzea aukera bat da, baina errealagoa da hirigune elkargoaren bilakaera bat aztertzea. Lyongo metropolia izan daiteke inspirazio iturrietako bat. @berriaegunkaria.bsky.social www.berria.eus/lurraldeak/i...

05.04.2025 10:31 — 👍 2    🔁 2    💬 0    📌 0
Preview
Batera plataforma birfundatzera doaz, Iparraldearen ezagupen instituzionalari «jauzi kualitatiboa» eman nahian Ipar Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatea galdegiten dute. «Helburua ez da dena desegitea», baina saltoa eman nahi dute Euskal Hirigune Elkargoko egituratik; .

Garaipen historikotzat hartu bazen ere, inor ez zuen ase Euskal Elkargoaren sorrerak. Eta azken urteetan argi gelditu da: ez du botere politiko nahikoa, eta ez die erantzuten Ipar Euskal Herriaren beharrei. Jauzi bat egiteko, Batera birfundatuko dute. www.berria.eus/euskal-herri...

05.04.2025 10:29 — 👍 2    🔁 1    💬 1    📌 0
Preview
Lyongo metropolia, Euskal Elkargoa gainditzeko inspirazio iturri Nola egin Ipar Euskal Herrian botere politiko gehiagoko erakunde berri bat lortzeko? Galdera horri erantzun beharko diote bilakaera instituzionalean jauzi bat egitea desio dutenek heldu den hilabet...

Hutsetik abiatzea aukera bat da, baina errealagoa da hirigune elkargoaren bilakaera bat aztertzea. Lyongo metropolia izan daiteke inspirazio iturrietako bat. @berriaegunkaria.bsky.social www.berria.eus/lurraldeak/i...

05.04.2025 10:31 — 👍 2    🔁 2    💬 0    📌 0
Preview
Batera plataforma birfundatzera doaz, Iparraldearen ezagupen instituzionalari «jauzi kualitatiboa» eman nahian Ipar Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatea galdegiten dute. «Helburua ez da dena desegitea», baina saltoa eman nahi dute Euskal Hirigune Elkargoko egituratik; .

Garaipen historikotzat hartu bazen ere, inor ez zuen ase Euskal Elkargoaren sorrerak. Eta azken urteetan argi gelditu da: ez du botere politiko nahikoa, eta ez die erantzuten Ipar Euskal Herriaren beharrei. Jauzi bat egiteko, Batera birfundatuko dute. www.berria.eus/euskal-herri...

05.04.2025 10:29 — 👍 2    🔁 1    💬 1    📌 0
Post image

Apirilaren 5eko #lehena

04.04.2025 20:20 — 👍 3    🔁 2    💬 0    📌 0
Preview
L’accélération de la procédure Le Pen porte atteinte à l’égalité devant la loi ANALYSE. La décision d’avancer la date du procès en appel des assistants parlementaires du Front national à l’été 2026, en raison du calendrier électoral, pose une série de problèmes qui affaiblissent...

Le Penen kontrako zigorra eta Frantziako Justiziaren independentzia. Le Monden analisia 👇🏽
www.lemonde.fr/idees/articl...

04.04.2025 19:18 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
«Euskaltzaleen aktibazio masiboak erakutsiko du noraino prest izanen garen aurre egiteko errepresioari» BERRIAren Baionako egoitzara iritsi bezain laster eman dio albistea Intza Gurrutxagak (1996, Getaria, Gipuzkoa) Gorka Torreri (1974, Baiona). Getariatik autobus bat beteko dute, eta Donostiatik ere...

«Euskaltzaleen aktibazio masiboak erakutsiko du noraino prest izanen garen aurre egiteko errepresioari». Intsumisio jarrerak bultzatzeko borondatea dute Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre EHEko kideek. Euskaltzaleen suspertze baten beharra ikusten dute.
www.berria.eus/euska...

04.04.2025 07:01 — 👍 1    🔁 3    💬 0    📌 1
Preview
Baldintzapean aske geratu da Maite Pedrosa euskal presoa Pedrosak 27 urte egin ditu espetxean, eta iazko otsailetik hirugarren graduan zegoen.

Baldintzapean aske geratu da Maite Pedrosa euskal presoa. 27 urte egin ditu espetxean, eta iazko otsailetik hirugarren graduan zegoen.
www.berria.eus/euska...

03.04.2025 16:31 — 👍 1    🔁 2    💬 0    📌 0
Preview
Emendatzerik ez EEPren aurrekontuan Diru emendatzerik gabeko aurrekontua bozkatuko dute arrats honetan EEP Euskararen Erakunde Publikoaren biltzar nagusian. Abenduan, erabaki zuten krisi egoeratik ateratzeko urtebeteko epea hartzea,...

Lau hilabete iragan dira abenduko biltzar nagusitik, eta ez da ezer aldatu EEPren egoeran. Ez da erakundeen arteko adostasunik aurrekontua emendatzeko. Anartean euskara larrialdi egoeran da
www.berria.eus/euskal-herri... @berriaegunkaria.bsky.social

03.04.2025 06:05 — 👍 1    🔁 1    💬 0    📌 0
Post image

Martxoaren 29ko #lehena Euskalgintzak «indarraldia» gorpuzteko mobilizazio bat eginen du abenduaren 27an | Lurrikara batek txikizioa eragin du Myanmarren eta Thailandian | Mantangorri
#BERRIAlagun​ok eskura duzue egunkaria PDFan:
t.co/dcOaGn2PbM

29.03.2025 06:32 — 👍 1    🔁 1    💬 0    📌 0
Video thumbnail

Nouvelle agression d'un journaliste sur son lieu de travail. Les images sont claires, en plus d'une balayette le journaliste reçoit un coup de matraque sur la tête (heureusement, protégé par un casque). Le SNJ-CGT dénonce fermement cette agression et apporte son soutien à @clementlanot.fr

23.03.2025 15:18 — 👍 436    🔁 277    💬 6    📌 19
23.03.2025 16:55 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Post image

Concert grandiose hier à la cigale à Paris de @muguruzafm.bsky.social avec Merina Gris en première partie .
Antifaciste , antiraciste , solidaire avec le peuple kurde , palestiniens , anti-impérialiste … Humain et Basque .

22.03.2025 12:49 — 👍 10    🔁 2    💬 1    📌 0
Preview
«Frantzian nork aipatuko du GAL izan zela? Gure betebeharra da hori egitea» Baionako Pannecau karrika, gaur egun; eta bapatean, Monbar hoteleko atentatuaren argazkia. Gaur egungo lekuak eta duela 40 urteko gertakariak lotu nahi izan ditu Sylvie Garat kazetariak (Zuraide, L...

GALen garaian Frantziak izan zuen jarrera aztertu du Sylvie Garatek, orduko arduradun politikoei galdetuta. Frantziako Asanblean erakutsi nahi dute filma, ikerketa batzorde bat sortzea bultzatzeko.
Apirilaren 2an France 3 katean ikusgai. @berriaegunkaria.bsky.social
www.berria.eus/euskal-herri...

22.03.2025 08:50 — 👍 3    🔁 0    💬 0    📌 0

Comme prévu, le scandale non géré du visuel antisémite Hanouna et les réactions éruptives de Mélenchon contre les questions légitimes des journalistes sont exploités contre LFI.

Immense gâchis.

20.03.2025 02:40 — 👍 120    🔁 25    💬 47    📌 3
Post image

« C’était une mise à mort. L’intention n’était pas d’intimider mais de faire mal.»

Mediapart révèle comment le manager de l'humoriste Malik Bentahla a été tabassé dans les loges de TPMP. Les chroniqueurs de Cyril Hanouna avaient reçu l'ordre de ne rien ébruiter.

www.mediapart.fr/journal/fran...

18.03.2025 15:53 — 👍 834    🔁 493    💬 24    📌 27
Preview
François Bayrou a arrosé Bétharram d’argent public en dépit des alertes Lorsqu’il présidait le département des Pyrénées-Atlantiques, le premier ministre a accordé, au bas mot, 1 million de francs de subventions à l’établissement privé à la fin des années 1990. Notre-Dame…

Affaire Bétharram - Mediapart révèle comment François Bayrou a arrosé d'argent public l'établissement alors qu'il était parfaitement informé des accusations de violences physiques et sexuelles. Il signait les subventions alors que sa femme et ses enfants y étaient. www.mediapart.fr/journal/fran...

12.03.2025 12:11 — 👍 1007    🔁 649    💬 36    📌 82
Krisia Eusko Ikaskuntzan Eusko Ikaskuntzako Kontseilu Errektoreak marka eta egoitza erabiltzeko baimena ukatu dio Ipar Euskal Herriko egiturari azken hilabeteetan izan dituzten gorabeherak argitu bitartean. Iparraldeko elk...

Eusko Ikaskuntzak marka eta egoitza erabiltzeko baimena ukatu dizkio Ipar Euskal Herriko egiturari. Legitimitate gatazka eta legezko arazoa sortzen ditu egoerak.
Claude Mehats lehendakari ohiaren kudeaketaren inguruan sortutako gatazka dago oinarrian.
www.berria.eus/euskal-herri...

23.02.2025 11:32 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Krisia Eusko Ikaskuntzan Eusko Ikaskuntzako Kontseilu errektoreak marka eta egoitza erabiltzeko baimena ukatu dizkio Ipar Euskal Herriko egiturari azken hilabeteetan izan dituzten gorabeherak argitu bitartean. Iparraldeko...

Eusko Ikaskuntzako Kontseilu errektoreak marka eta egoitza erabiltzeko baimena ukatu dizkio Ipar Euskal Herriko egiturari azken hilabeteetan izan dituzten gorabeherak argitu bitartean. Iparraldeko elkarteak ez ohiko biltzar nagusia egin du gaur.
www.berria.eus/euskal-herri...

22.02.2025 14:52 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Emisio gutxiko eremua ekainaren 1ean sartuko da indarrean Lapurdi kostaldean Euskal Hirigune Elkargoak ontzat eman du neurria, eta laguntza dispositiboa aurreikusi du herritar xumeenak laguntzeko. Herritar talde batek protesta egin du.

Emisio gutxiko eremua ekainaren 1ean sartuko da indarrean Lapurdi kostaldean.
Euskal Hirigune Elkargoak ontzat eman du neurria, eta laguntza dispositiboa aurreikusi du herritar xumeenak laguntzeko. Herritar talde batek protesta egin du.
www.berria.eus/euskal-herri...

15.02.2025 10:22 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Post image

Otsailaren 15eko #lehena

14.02.2025 21:20 — 👍 1    🔁 2    💬 0    📌 0

@ekhierremundegi is following 20 prominent accounts