Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU's Avatar

Joxe Azurmendi Katedra • UPV-EHU

@joxeazurmendikat.bsky.social

Pentsamendu garaikiderako Joxe Azurmendi Katedra https://www.ehu.eus/eu/web/joxe-azurmendi-katedra

27 Followers  |  11 Following  |  19 Posts  |  Joined: 06.03.2025  |  1.8533

Latest posts by joxeazurmendikat.bsky.social on Bluesky

Gizaberetxoak gara Pako Sudupe: Gizaberetxoak gara. Mikel Urdangarin Irastorzaren Gizaberetxoak gara: Joxe Azurmendi feminismoekin elkarrizketan liburuko lehen atala, Azurmendiren gizaberetxo nozioaren nondik norakoak azaltzera emana da; eta bigarrenean, Azurmendik gizon-emakumeaz eta euskalduntasun/subalternitateaz agertu dituen iritziak Butler, Fausto-Sterling, Haraway eta Goikoetxearekin eta, jartzen ditu elkarrizketan eta eztabaidan. Ez da eztabaida zakarra bultzatu nahi duen testua; pausatuki irakurtzea galdegiten du, eta orekatua da. Ni hemen, bigarren ataleko polemiketara mugatuko naiz. Azurmendik izan du bilakaera gizon-emakumea bereizketaz. Gizona abere hutsa da-n ondoriozta daiteke biologizismotik soziologizismorako trantsizioan kokatzen duela feminismoa. Azurmendiren beraren hitzetan: «Sexuen arteko diferentzia naturala gehien-gehienbat diferentzia kultural hutsa dela pentsatzen da». Ildo horretan, dena ez dela kulturala baieztatzen zuen 1975ean: «Emakumearen emantzipazioaz zentzuz hitz egiteko, adibidez, andrearen sexualitatearen endokrinologia ezagutu beharra dago. Beste guztia fantasmakeria hutsa da». Fausto-Sterling biologoaren iritzian, banaketa sexuala berrezartzea xede izanik, marko heterozuzenaren arabera egin zuten sexualizazioa AEBetan 1905ean: batetik, hormona maskulinoak (testosterona) eta bestetik hormona femeninoak (estrogenoa), bata besteari kontrajarrita. Hori zalantzan jartzen du: «Biokimikariek frogatu zuten testosteronak estrogeno bilakatu ostean soilik eragiten duela garuneko garapenean. Bigarrenik, ezin dira sexuari lotutako jardunei soilik atxiki. Funtsean gorputz orotako organo orori eragiten dien hazkunderako hormonak dira, eta ezinbestekoak dira garun, birika, hezur, giltzurrun, bihotz eta beste hamaika organoentzako ere. Hirugarrenik, ez direnez unibokoak, bere horretan ezin zaizkio sexu jakin bati ere atxiki. Horren lekuko, estrogenoak ezinbestekoak dira gizonen kasuan ere (tartean beraien ugalkortasunerako), eta testosterona emakumeen zenbait jokaerarekin lotuta dago». (208) Autore feminista erreferentzialen iritzian, marko binarioa (gizona eta emakumea) zalantzan jarri behar da: «Ez dago zertan ‘Ni emakumea/gizona naiz’ aurresuposatu, ezta ondorioztatu ere. Gainera, hala eginez, bazter uzten dira hainbat subjektu: intersexualak, ez-binarioak... Zentzu horretan, gizon eta emakumeen deskribapen jakinak ez ezik, Wittigek eta Butlerrek gizon eta emakumeen bereizketa binarioa bera ere jarri dute zalantzan: [...] Muga bera problematikoa izanik, ez dago gizon/emakume kategoriak abiapuntu naturalizatu gisa hartzerik, nahiz eta dinamikotzat jo. Azurmendik abiapuntu bezala jotzen duena bera ere zalantzan jarri beharrean dago». (213) Azurmendik lehen juzguetatik berrogei urtera, Gizabere kooperatiboaz lanean, honela zioen:  «Kontua da, instintuaren, mitoaren, filosofiaren, teologiaren mila hari suerterekin nahas-mahas dualismoen sare zabal bat ehundu dugula mendez mende, orain gure pentsaera guztia eta bizi osoa estekaturik daukaguna: gizona/emakumea, instintua/morala, Jainkoa/mundua, zerua/infernua... eta ez dugula askatasun intelektual eta moralik bestela pentsatzeko. Eta kontua da, abiapuntu egokia izan zitekeela, baina errealitatea poxi bat bere konplexutasunean ulertu gura dugun orduko, dikotomia horiek ezin baliatuzko eta justifikatu ezinezko bilakatu zaizkigula». (214) Bilakaera horrekin, baina, Azurmendi ez da feminista erreferentzialengana nahikoa hurbildu, Urdangarinentzat. Hemen ez naiz spoilerrago izango! «Euskaldun egiten gaituena ez da euskaraz aritze hutsa, elitetik eta botere hegemonikotik at egoteak bilakatzen du emakumea ema-kume, euskalduna euskaldun, eta, beraz, emakumearen eta euskaldunaren identitatea eta subalternitatea boteretik at egotetik eratortzen da». (270) Azurmendiren ikuspegira etorrita, euskalduna ezin da izan euskaraz egiten duena soilik —Azurmendik ondo dakizki gaztelania eta alemana baina ez da espainola edo alemana—, baizik eta euskara-komunitatea berreraikitzeko proiektuan engaiatzen dena, egun euskaraduna edo euskaragabe(tu)a izan: «Euskararen komunitate deseginduan, euskalduna izatea proiektu bat da, izan nahi izatea. Beraz, ikusmolde historiko dinamikoan, hau da, identifikazioak gaur egiten diren moduan, esango dugu, sozial-politikoki, bizitza euskaraz egin nahi lukeena ere euskalduna dela. Urrunagotik, nolabait euskalduna da, berak agian ez, baina bere haurrek bizitza euskaraz egitea nahi lukeena. Komunitate honek noizbait bere bizitza euskaraz egin ahal dezan ahalegina egiten duena, etab». (275) Liburuaren egile Urdangarinek honelatsu edo honelatsu ere adiskidetzen ditu Azurmendi eta Goikoetxea polemika horri dagokionez: «Horrenbestez, Azurmendiren kasuan, ‘Euskarak egiten gaitu euskaldun’ baieztapenak ez du esan nahi euskara edukitzeak edo euskaraz hitz egite hutsak egiten gaituenik euskaldun. Kontrara, izan-eginean, euskararen komunitatea egitean egiten gara euskaldun. [...] Ondorioz, zergatik egiten dute talka Azurmendik eta Goikoetxeak? [...] Edozein kasutan, baieztapen horren bidez edo baieztapen horren kontra argudiatu, mamian ez daude hain urrun: batak zein besteak ez dute onartzen euskalduna euskara duenera murriztea, ezta euskaldunaren definizio tekniko, etimologiko edo itxi bat egitea ere. Euskalduna, jaio-eduki baino, izan-egin egin behar da, komunitatearekiko erlazio jarraitu, aldakor eta gatazkatsuan». (276-277) Hor ez da amaitzen polemika, baina artikulu hau bai. Liburua irakurtzea gomendaturik, noski!

✍🏼 [IRITZIA] Pako Sudupe: Gizaberetxoak gara.

Mikel Urdangarin Irastorzaren Gizaberetxoak gara: Joxe Azurmendi feminismoekin elkarrizketan liburuko lehen atala, Azurmendiren gizaberetxo nozioaren nondik norakoak azaltzera emana da; eta bigarrenean, Azurmendik gizon-emakumeaz eta…

07.08.2025 12:00 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
"Hitz berdeak" audio liburua

Euskal ahotsak Joxe Azurmendi oroitzeko

🎙️Bere heriotzaren 3. hilabetean, 102 ahots elkartu dira Azurmendiren 'Hitz berdeak' liburuko 142 poemak grabatzeko. 'Manifestu atzeratua'ri, berriz, 53 ahotsek jarri diote soinua, Susa argitaletxearen ekimenari esker

armiarma.eus/hitzberdeak/

01.10.2025 15:59 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Filosofia, Zientzia eta Balioak masterra egiteko diru laguntzak - Cátedra Joxe Azurmendi - EHU

‘Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia’ izeneko ikerketa-masterra egiteko dirulaguntzak ematen ditu Joxe Azurmendi Katedrak.

‼️Adi! Gaur amaitzen da eskatzeko epea.

Hemen informazio guztia:
www.ehu.eus/es/web/joxe-...

24.07.2025 06:13 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
«Azurmenditarrak izango bagara, ezin dugu Azurmendi besterik gabe gurtu» Pausatu berri da Joxe Azurmendi filosofo oparoa (1941, Zegama- 2025, Donostia). Hil berriaren apaltasun infinituak ezin izan du tapatu bere lanak p...

«Azurmenditarrak izango bagara, ezin dugu Azurmendi besterik gabe gurtu»

Mikel Urdangarinek ‘Gizaberetxoak gara’ liburua argitaratu berri du, bere doktoretza tesiaren moldaketa, lau urtez Katedrak lagundutako ikerketaren emaitza dena.
Amagoia Mujikaren elkarrizketa

gaur8.naiz.eus/eu/info_gaur...

23.07.2025 09:15 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Post image

"Mundua eginez egiten dugu gure burua."
Joxe Azurmendi

#KoopEguna #CoopsDay2025

05.07.2025 16:20 — 👍 1    🔁 1    💬 0    📌 0
"Hitz berdeak" audio liburua

Joxe Azurmendiren 'Hitz berdeak' bildumako poemak audioz grabatu eta audioliburu kolektiboa plazaratzeko asmoa abian jarri du Susa argitaletxeak.
142 poema dira eta jende anitzen ahotsak behar dituzte.
Argibide guztiak eta izena emateko orria:
armiarma.eus/hitzberdeak/

22.07.2025 14:22 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Joxe Azurmendi gogoan Ez da ohikoa filosofo batek filosofoak ez diren irakurle eta jarraitzaile asko izatea. Joxe Azurmendik lortu egin zuen. Volksgeist-Herri gogoa idazlanaren argitalpenaren harira BERRIA egunkarian ar...

✍️ 'Joxe Azurmendi gogoan', Elena Martinez Rubioren #iritzia, gaur BERRIAn. Irakurri osorik, hemen 👇🏿
www.berria.eus/kultu...

08.07.2025 14:30 — 👍 1    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Azurmendirekin filosofian bidaiatzen Joxe Azurmendik 2011n erretiroa hartu zuenetik, hamarkada horretako urte guztietan, pandemia agertu zen arte, zuzenbide eta filosofiako lau irakaslek txango bat egiten genuen Nafarroako geografian....

‘Azurmendirekin filosofian bidaiatzen’

Andoni Ibarra, @berria.eus

www.berria.eus/iritzia/arti...

09.07.2025 19:09 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Zergatik Joxe Azurmendi euskal gazteontzako?

Zergatik Joxe Azurmendi euskal gazteontzako?

Imanol Muroren eskutik:

07.07.2025 06:31 — 👍 0    🔁 2    💬 0    📌 0
Joxe Azurmendi, idazle eta irakasle - Euskal idazleen elkartea

Joxe Azurmendi Katedrako kideok bazkari baten bueltan Joxerekin ditugun oroitzapen eta bizipenez hitz egiteko bildu ginen.
Hona bazkaloste hartan ateratako ideiak:

idazleak.eus/eu/uberan/jo...

08.07.2025 12:26 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Azurmendiren itzala kulturgintzan Mariasun Landa. Idazlea «Kulturgintzaren genealogian ezinbesteko izena izango da beti»   Asko sentitu dut haren heriotza. Frantziskotar izandako haiek talde bat osatzen zuten; erreferente kultura...

Joxe Azurmendi hil berritan, euskal kulturako hainbat kideren iritziak bildu ditu BERRIAk: Mariasun Landa, Josu Landa, Idurre Eskisabel, Andoni Olariaga eta Alba Garmendia.
www.berria.eus/kultu...

03.07.2025 17:00 — 👍 1    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Joxe Azurmendi: euskara batuaren bilbe eta irazki Badakit alde askotatik hel dakiokeela Joxe Azurmendiren ekarpenari; izan ere, gizon poliedrikoa zen Joxe: frantziskotarra, jakinlaria, filosofoa, unibertsitateko katedraduna, pentsalaria, kultura g...

✍️ 'Joxe Azurmendi: euskara batuaren bilbe eta irazki', Miren Azkarateren #Iritzia, gaur BERRIAn. Irakurri osorik, hemen👇🏿
www.berria.eus/kultu...

03.07.2025 19:45 — 👍 3    🔁 2    💬 0    📌 0
Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea

Benetan ekarpen oparoa egindakoa,Joxe Azurmendi euskal pentsalari gorenen artean dugu.UEUko kidea,besteak beste UEUren sorreran parte hartu zuen.Aitortza zintzoa eta sentitua egin nahi diogu bere ekarpenari UEUtik.Milesker erakutsitako bideagatik,jarraituko dugu,Joxe!

www.inguma.eus/egilea/ikusi...

02.07.2025 16:26 — 👍 3    🔁 1    💬 1    📌 0
Preview
Azken arnasa eman du 84 urterekin Joxe Azurmendik, gure Herriak azken hamarkadetan eman duen pentsalari eta idazle handienetako bat, eta belaunaldi oparo baten erreferente ilustrea. | Imanol Pradales ... Azken arnasa eman du 84 urterekin Joxe Azurmendik, gure Herriak azken hamarkadetan eman duen pentsalari eta idazle handienetako bat, eta belaunaldi oparo baten erreferente ilustrea. Lan zerrenda aber...

Azken arnasa eman du 84 urterekin Joxe Azurmendik, gure Herriak azken hamarkadetan eman duen pentsalari eta idazle handienetako bat, eta belaunaldi oparo baten erreferente ilustrea.

Doluminak, gertutasuna eta besarkada estua helarazten diet senitarteko eta lagunei. Goian Bego Joxe Azurmendi.

02.07.2025 18:53 — 👍 3    🔁 2    💬 0    📌 0
Post image

🕯️ Atsekabea adierazi nahi dugu Joxe Azurmendi Otaegiren heriotzagatik.

Azurmendik 56ko belaunaldiko beste kide batzuekin batera egin bezala, egun euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi egoeratik pizkunde berri bat bultzatzeko konpromisoan berresten gara.

📝 kontseilua.eus/euskalgintza...

03.07.2025 13:51 — 👍 1    🔁 1    💬 0    📌 0
Post image

Joxe Azurmendi hil zaigu. Jakin Taldeko kide eta azken hamarkadetako euskal pentsalari emankorrena.
40 liburutik gorako obran modernitatearen ideia hegemonikoen irakurketa kritikoa egin du, Euskal Herritik eta euskaraz.
Eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen, eta jarraipena emateko konpromisoa.

02.07.2025 15:50 — 👍 17    🔁 21    💬 1    📌 1
Preview
In memoriam: Joxe Azurmendi - Campusa

In memoriam: Joxe Azurmendi

"Garrantzitsuena ez da bere figura baizik eta eman eta utzi digun lekukotza. Egin diezaiokegun omenaldirik onena Euskal Herriarekin konprometitzen jarraitzea da"

Iñaki Zabaleta Gorrotxategi
Joxe Azurmendi Katedraren zuzendaria

www.ehu.eus/eu/web/campu...

03.07.2025 16:00 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0

Joxe Azurmendi pentsalari handiak utzi gaitu. Ezagutzaren alde egindako ekarpen erraldoi eta aitzindariak jarraituko du jakintzaren bidea argitzen. Baita unibertsitatean ere.

@joxeazurmendikat.bsky.social @ehu.eus

02.07.2025 20:54 — 👍 2    🔁 2    💬 0    📌 0

Agur eta ohore

03.07.2025 12:11 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Post image

"Heriotza garratza da.
Baina badaki nik
zeini diodan sinistu.
Eta bidearen azkenean
zai daukadala
badakit.
Ez badakit ere
zer dateken zeruko
zorion betikoa...
Horregatik, negar samin honek
itxaropen lore garbi apal bat
bustitzen du"

Joxe Azurmendi Otaegi
1941-2025

02.07.2025 16:40 — 👍 6    🔁 3    💬 0    📌 2
Filosofiako Gradu Amaierako Lanen sariak - Joxe Azurmendi Katedra - UPV/EHU

Joxe Azurmendi Katedrak 2025ean aurkeztutako bi Gradu Amaierako Lan (GRAL) sarituko ditu filosofia arloan. Edizio honetako sari bakoitza 500 euro gordinekoa izango da @hefa-ehu.bsky.social

www.ehu.eus/eu/web/joxe-...

25.06.2025 14:00 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Filosofia, Zientzia eta Balioak masterra egiteko diru laguntzak - Joxe Azurmendi Katedra - UPV/EHU

Joxe Azurmendi Katedrak diru laguntzak emango ditu 2025-2026an 'Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia' masterra egiteko.
Aurkezteko epea: 2025eko uztailaren 24a.

Hauek dira oinarrien xehetasunak👇
www.ehu.eus/eu/web/joxe-...

25.06.2025 13:59 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Post image

"Faxistek Lauaxeta poeta Gasteizko presondegian garbitu zuten. Granadan bakarrik ez dira afusilatzen poetak" (Joxe Azurmendi)

Estepan Urkiaga Basarats, 'Lauaxeta'
Laukiz, 1905 - Gasteiz, 1937ko ekainaren 25a

25.06.2025 13:58 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Post image

📆 Gaurko egunez, duela 50 urte, hil zen Gabriel Aresti.

"Arestiren berritasuna bera zen eta egiten zuen guztia ohigabekoa zen. Herriaren, euskararen, poesiaren gure pertzepzioa, hau da, gure errealitatea, Arestirena bera da funtsean"

Joxe Azurmendi

05.06.2025 13:54 — 👍 0    🔁 2    💬 0    📌 0

*Zuzenketa: ekainaren 26 eta 27an da.

15.05.2025 17:36 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Filosofo Euskaldunen II. Bilkura: filosofia hormarik gabe.

[udako ikastaroa]
Filosofo euskaldunen II. bilkura.
Filosofia hormarik gabe
@ueu-orokorra.bsky.social

Iruñean, ekainaren 25 eta 26ean @katakrak54.bsky.social

Matrikulazio epea zabalik
www.ueu.eus/jarduera-aka...

15.05.2025 12:35 — 👍 1    🔁 3    💬 1    📌 0
YouTube

📹Aurkezpen-bideoa

📔'Gizaberetxoak gara. Joxe Azurmendi feminismoekin elkarrizketan' (Ur-jauzia bilduma)
👥 Mikel Urdangarin Irastorza (egilea) eta Xabier Eizagirre (#Jakin-eko editorea)

www.youtube.com/embed/UMQvXM...

15.05.2025 12:30 — 👍 1    🔁 1    💬 0    📌 0
Post image

[liburu aurkezpena]

📒’Gizaberetxoak gara. Joxe Azurmendi feminismoekin elkarrizketan’ (Ur-jauzia bilduma, Jakin)
🗣️ Mikel Urdangarin Irastorza
📆 Gaur. Maiatzak 17, asteazkena
⏰ 18:30
📍Igartzako jauregia (Beasain)

14.05.2025 09:06 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Joxe Azurmendi eta autore feministak parean hizketan jarri ditu Mikel Urdangarinek Jakin Fundazioak eta UPV/EHUko Joxe Azurmendi Katedrak lankidetzan osatu duten bilduma da Ur-jauzia izenekoa. Azurmendik ur-jauzi sisteman sinesten...

Joxe Azurmendi eta autore feministak parean hizketan jarri ditu Mikel Urdangarinek

"Gizakia, askatasuna eta komunitatea ulertzeko modua gudu-zelai bihurtu den garaiotan, elkarrizketa kritikorako toki bat"

www.naiz.eus/eu/info/noti...

14.05.2025 09:05 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0

Mikel Urdangarinen lan honek Euskal Herriko ilustrazio garai berrietarako ekarpen garrantzitsua dirudi: filosofo handienetako bat gure garaiko mugimendu politiko indartsuenarekin elkarrizketan jarri baitu.

13.05.2025 08:09 — 👍 2    🔁 1    💬 0    📌 0

@joxeazurmendikat is following 11 prominent accounts