MakeIP's Avatar

MakeIP

@makeip.bsky.social

Bigarren Hezkuntzako hezitzailea. https://blogak.eus/hezitzaile-bat-sarean Mastodon lehenetsitako aukera https://mastodon.eus/@makeip

24 Followers  |  36 Following  |  5 Posts  |  Joined: 30.12.2024  |  1.7965

Latest posts by makeip.bsky.social on Bluesky

Preview
Rakel Gamito Gomez: "Ikasleen herenek bullying egoeraren bat pairatu dute noizbait, eta gero eta ohikoagoa da ziberbullyinga"

Rakel Gamito Gomez: "Ikasleen herenek bullying egoeraren bat pairatu dute noizbait, eta gero eta ohikoagoa da ziberbullyinga"

"Bullyinga eta ziberbullyinga: detekzioa eta esku-hartzea" ikastaroa emango du

www.ueu.eus/komunikazioa...

13.10.2025 07:20 — 👍 1    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Lehen aldiz munduan, argindar gehiago sortu da berriztagarriekin ikatzarekin baino Lehen aldiz munduan, argindar gehiago sortu da berriztagarriekin ikatzarekin baino. Elektrizitate eskariaren gorakadari iturri berriztagarriekin soilik erantzun ahal izan zaio urteko lehen erdian. Emberren arabera, hamarkada hau amaitzerako energia fotovoltaikoa izango da munduan argindarra ekoizteko bide nagusia.

Lehen aldiz munduan, argindar gehiago sortu da berriztagarriekin ikatzarekin baino. Elektrizitate eskariaren gorakadari iturri berriztagarriekin soilik erantzun ahal izan zaio urteko lehen erdian. Emberren arabera, hamarkada hau amaitzerako energia fotovoltaikoa izango da munduan argindarra…

07.10.2025 13:02 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Usue Mori Carrascal. «Gizarteak ikasi behar du adimen artifiziala erabiltzen» 🗣 Usue Mori Carrascal. Adimen artifiziala eta ikuspegi soziala uztartzen ditu Usue Mori Carrascalek, eta, besteak beste, horregatik eman diote Gladys saria. Herritarrak prestatu egin behar direla ohartarazi du.

🗣 Usue Mori Carrascal. Adimen artifiziala eta ikuspegi soziala uztartzen ditu Usue Mori Carrascalek, eta, besteak beste, horregatik eman diote Gladys saria. Herritarrak prestatu egin behar direla ohartarazi du.

25.09.2025 09:20 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Video thumbnail

Digitala minutu batean.
Bertze zerbaiten bila?
#Fedibertsoa da bidea.
👇🏾
mastodon.eus/@makeip/1152...

23.09.2025 17:17 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Post image

Bihar‼️ 👇🏾

mastodon.eus/@makeip/1152...

19.09.2025 12:15 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Alternatiba digital etikoagoen bila? Fedibertsoa da bidea! Dagoeneko digitalean ikasi (edo susmatzen) duguna: Digitala ere politikoa da. Digitalak jabeak eta ideologia(k) ditu. Digitalak egiten gaitu. Digitalak mundua eraikitzen du. Digitalak gure izate ...

#UdaGiroan

Guztiok agentzia digitala dugu eta etikoagoak zein bidezkoagoak diren estrategia digital kontzienteak diseinatu ditzakegu.

Nondik hasi? Fedibertsoan murgiltzea da bideetariko bat.

@teclista.hortensia.social.ap.brid.gy ✅

👇

blogak.eus/hezitzaile-b...

12.08.2025 09:41 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Erresilientzia, erronkei aurre egiteko gaitasuna

"Erresilientzia, erronkei aurre egiteko gaitasuna"
sarrera berria webgunean
www.ikasten.ikasbil.eus/mod/habecms/...
#didaktika #psikologia

11.08.2025 10:42 — 👍 1    🔁 2    💬 0    📌 0
Preview
COVID-19 arriskua gutxitu eta susperraldia bizkor dezaketen barazki eta fruten fitokimikoak - Zientzia Kaiera Barazki, belar, espezia eta hartzitutako elikagai askoko dietak zituzten populazioek sendatzeko denbora laburragoak izan zituzten.

Imajinatu kolore askotako dieta bat: azenario laranjak, brokoli berde bizia, mahats moreak… Elikagai horiek, zaporeaz eta nutrizio balioaz gain, beste sekretu bat dute ezkutuan: fitokimikoak.
👉 @zientziakaiera.eus
zientziakaiera.eus/2025/08/11/c...

11.08.2025 11:36 — 👍 2    🔁 2    💬 0    📌 0
Autogorrotoa Onintza Enbeita: Autogorrotoa. Bikinia probatzen dudan aldiro gertatzen zait. Orain lehen baino intentsitate txikiagoan, baina gertatu orain ere. Ezin dut neure gorputza jasan. Maukarik gabeko soinekoak erosten ditut udarako, baina gero haien gainetik eramateko zerbait behar izaten dut. Ukalondoraino estali egingo nauen zerbait. Ez zait niri bakarrik gertatzen. Nire lagun lodi gehienek dituzte armairuan «gainetik» eramateko gauzak. Besteek baino arropa gutxiago kentzen dugu udan. Konfiantzarik ez dudan jendearekin igerilekura edo hondartzara joatea kosta egiten zait orain ere. Bikiniaren goiko partea kentzeaz ametsik ere ez dut egiten badaezpada: ez da niri onartzen zaidan gauza bat. Belaunak erakusteari beldurra galdu diot, egia da. Beste guztia, ordea, kostata erakusten dut; erakusten baldin badut. Umetatik esan digute gurea ez dela erakusteko moduko gorputza. Osasuna zaindu egin behar dugula esaten digute algoritmoak nahita bidaltzen dizkigun mezuek, baina nik osasun ona daukat. Ez dio inporta: proteina gehiago jan beharko nituzke, edo mendira joan, edo gimnasioan orduak egin, edo egunean otordu batzuk ez egin. Edozer. Edozer egin beharko nuke, baina ezarritako neurrietan sartzea da kontua. Eta nik ere askotan nahi izan dut sartu. Orain ere bai. Udan askotan gertatzen zait. Nire lagun argalek inbidia ematen didate. Argalegi daudenek ere bai. Inork ez dielako esango aurpegiz politak direla baina badagoela huts egiten duen zerbait, inork ez dielako parrandan ari direnean lagunak aurkezteko eskatuko, inork ez duelako jaten dutena zalantzan jarriko, inork ez dielako osasunaren izenean aholkurik emango... Gu, lodiok, ohituta gaude horretara. Eta gure gorputza ez maitatzera ere bai. Horrela eraikiarazi digute gorputzarekiko harremana: kulpaz beteta. Hitz politak esatera datozenek ere ez dute asmatzen. Haurdunaldian galdutako pisua berreskuratzen hasi naiz, eta ez nago lasai. Ez naute lasai uzten, hobeto esan. Jende askok dauka esateko zerbait, baina, gero, ondo ez nagoenean, etorriko zaizkit esaten beste inor maitatzeko norbere burua maitatu behar dela lehenengo. Kaka zaharra. Guk geure burua maitatzea nahiko bazenute ez zenigukete halako autogorrotoa iltzatuko. Eta hala ere zuek nahi baino gehiago maite dugu geure burua. Hori bai, merezi baino gutxiago beti.

✍🏼 [IRITZIA] Onintza Enbeita: Autogorrotoa.

Bikinia probatzen dudan aldiro gertatzen zait. Orain lehen baino intentsitate txikiagoan, baina gertatu orain ere. Ezin dut neure gorputza jasan. Maukarik gabeko soinekoak erosten ditut udarako, baina gero haien gainetik eramateko zerbait behar izaten…

12.08.2025 09:00 — 👍 1    🔁 1    💬 0    📌 0
Itxura Xabier Landabidea Urresti: Itxura. Android gailuetarako Aspect deituriko aplikazio bat merkaturatu dutela jakin berri dut. Izena itxura bezala itzuli genezake, eta uste dut bereziki ondo datorkiola, «adimen artifizialekin» aritzeko «sare soziala» omen baita. Hau da: zeu zara tabernako gizaki bakarra.​ Sare solipsisten etorreraz erdi txantxetan aritu gara mastodonen, baina une batez oilo-ipurdia jarri zait azalean, sinesgarria egin baitzait laster erabat normalizatzea halako burbuilak. Norbera bere baitara bilduta, jendartearen eta komunikazioaren, harremanaren eta kontaktuaren itxura osoa duen baina berez beste gauza bat den zerbitzuetara harpidetuta. Ez zait sinestezina egiten urte gutxitan gobernu, enpresa, erakunde eta iritzi-emaileon eskutik halako «tresnen» gomendioak jasotzea, «erabiltzailearen» behar eta desiretara moldatutako paisaia sinbolikoetan paseo higienikoak eman ditzagun, gure hobe beharrez, homologazio prozesu eta adin-ziurtatze guztien ondotik, noski. Azken batean nork nahi du benetako munduan, benetako jendearekin aritu. Esperientzia osasungarri eta lasaigarriagoa eskaini dezakete hizkuntza eredu handiek. Behar, desira, onar dezakezuna eskainiko dizute, eta horixe bakarrik. Giza interakzioaren esperientzia giza interakzioaren arazorik gabe. Zure kosmos sozial pertsonala. Muturreko adibidea da, noski, baina aitortu behar dut gero eta beldur handiagoa diodala munduaren itxurari.

✍🏼 [IRITZIA] Xabier Landabidea Urresti: Itxura.

Android gailuetarako Aspect deituriko aplikazio bat merkaturatu dutela jakin berri dut. Izena itxura bezala itzuli genezake, eta uste dut bereziki ondo datorkiola, «adimen artifizialekin» aritzeko «sare soziala» omen baita. Hau da: zeu zara…

07.08.2025 13:00 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0

"Bi munduak uztartzea: jardun biko ereduaren giltzarrietako bat (Nuria P. Calvo Blanco)"
hizlaria: @nuriaeoi.bsky.social
www.ikasten.ikasbil.eus/mod/habecms/...
#bideoak #bideoteka #BiHitzetan #JardunBikoa

07.08.2025 10:08 — 👍 1    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Bitatik bat Egunkari honen orrialdeetan bertan, bere bizian zehar, EAEko bi emaztetatik batek genero biolentzia pairatu eta pairatzen duela leitu dut. Emaitza hotz hori, menturaz, EH osora —eta urrunago ere, a...

✍️'Bietatik bat', Itxaro Bordaren #Bira zutabea, genero indarkeriari buruz. Irakurri osorik, hemen 👇🏿
www.berria.eus/iritz...

24.07.2025 17:45 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Transfobiari aurre egiteko, borroka kolektibora deitu dute Bilbon Bizkaiko E28 koordinakundeak manifestaziora deitu du eguerdian, udalak eta BBK-k makroekitaldi bat antolatu dutelako arratsalderako. Salatu dute horrelako ekitaldiek «boikota» egiten diotela sexu e...

«Harrotasuna ez da festa bat, protesta bat baizik». Milaka herritarrek Bilboko kaleak hartu dituzte gaur, harrotasuna politikoa dela eta beti izan dela aldarrikatzeko www.berria.eus/euska...

28.06.2025 14:32 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Post image

Nagusitasun zuria, kolonialismoa eta gizarte heteropatriarkalaren bortizkeriak salatuko ditu Anthony Kmeid (Queer Falafel) artistak EHZn egingo dituen emanaldietan. Harekin mintzatu da.
www.berria.eus/kultu...

28.06.2025 15:00 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Video thumbnail

Behin AAren ezarpen masiboak genero-alborapenen ikuspuntutik dituen arazoak, arriskuak eta ondorioak ezagututa, nola garatu benetan inklusiboa izango den zientziaren komunikazio eraginkorra? 

https://zientziakaiera.eus/2025/06/15/adimen-artifiziala-hezi-genero-alborapenik-gabeko-etorkizuna-izateko/

15.06.2025 11:03 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Amaia Anabitarte eta Sara Arjona

Amaia Anabitarte eta Sara Arjona

Mooteu25

Mooteu25

Aurten ere #mooteu25 topaketan 🤩!
Euskal komunitateko #Moodle erabiltzaileon bilgunean une hauetan LMSa #AA rekin uztartzeko aukerak hizpide.

23.05.2025 08:45 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0

Eskerrik asko @katedra.eus gure proiektuaren nondik norakoak zabaltzearren! 👏👏

16.05.2025 11:56 — 👍 11    🔁 2    💬 0    📌 0
Post image

¡Empezamos #GéneroYcom25!
Podéis seguirlo: 
   ◻️ En Youtube: https://www.youtube.com/watch?v=GajiZOkNEuI
   ◻️ Por streaming: https://www.eitb.eus/es/divulgacion/
   ◻️ En Tik Tok: https://www.tiktok.com/@katedratik

15.05.2025 07:30 — 👍 5    🔁 3    💬 0    📌 2
Preview
Ujué Agudo: “Adimen artifizialaz egiten dugun erabilerari buruzko eztabaida kritikoa zabaldu behar dugu” – UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra Ujué Agudo Psikologian doktorea da. Deustuko Unibertsitatean egin zuen tesia eta, gaur egun, unibertsitate berean dihardu. Erabaki-prozesuan —batzuetan, kontziente izan gabe—-adimen artifizialeko algoritmoek nola eragiten duten ikertzen du.

Gehien aztertu den alborapenetako bat automatizazio-alborapena da; algoritmoen gomendioetan gehiegi fidatzeko joera, asmatzen duenean zein huts egiten duenean. 

13.05.2025 19:02 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
AAH Webgune honetan, 2024-2025 ikasturtean "Adimen Artifiziala Hezkuntzan" moduluan egindako proposamenak, ekoizpenak eta ekarpenak ezagutzeko aukera duzu.

@huhezi.bsky.social-eko Lehen Hezkuntzako graduko 3. mailako ikasleek #AdimenArtifiziala gaiaz egindako ekarpenak biltzen dituen webgunea
@amaiaarroyo.bsky.social bidez
sites.google.com/mondragon.ed...
foroan berri www.ikasten.ikasbil.eus/mod/forum/di...

14.04.2025 12:14 — 👍 1    🔁 1    💬 0    📌 1
Post image

📖 Sarritan, AA 'maskulinoak' eta AA 'femeninoak' ez dira modu berean jorratzen.

📽 Alborapenak mundua ulertzeko dugun modu zehatzen isla izanik, nolako isuriak izango lituzke nahiko genukeen munduak?

📣 @gisbanos.bsky.social bidelagun, honen inguruan hausnartuko dugu aurtengo jardunaldian.

29.04.2025 07:43 — 👍 1    🔁 5    💬 0    📌 0
Post image

🤖AA ez da neutroa, genero, arraza eta hizkuntzari loturiko alborapenak erreproduzitzen baititu

⚖️Premiazkoa da AA ikuspegi feministatik birpentsatzea, bidezko teknologiak eta gizarte berdinzalea bermatzeko

🔦@luortizdezarate.bsky.social -ekin batera, gure ahaleginak norantz bideratu pentsatuko dugu

30.04.2025 10:30 — 👍 2    🔁 5    💬 0    📌 0
Doneztebetik Elgorriagara paseietan.

Doneztebetik Elgorriagara paseietan.

Urte berri, sare berri‼️
#2025 begi-bistan.

30.12.2024 21:51 — 👍 4    🔁 2    💬 0    📌 0

@makeip is following 20 prominent accounts