Irutxuloko Hitza's Avatar

Irutxuloko Hitza

@irutxulo.bsky.social

Irutxuloko Hitza astekariaren webguneko azken orduko albisteak. https://irutxulo.hitza.eus/

418 Followers  |  33 Following  |  5,535 Posts  |  Joined: 14.11.2024
Posts Following

Posts by Irutxuloko Hitza (@irutxulo.bsky.social)

Preview
Maite Rosendek egin du Euskal Herriko Itzuliaren kartela Arte Ederren Bilboko Museoan aurkeztu dute Euskal Herriko Itzuliaren kartela, eta han izan da egilea: Maite Rosende ilustratzaile donostiarra.

Arte Ederren Bilboko Museoan aurkeztu dute Euskal Herriko Itzuliaren kartela, eta han izan da egilea: Maite Rosende ilustratzaile donostiarra.

02.03.2026 19:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Hamakak, Β«energia eta xamurtasun handikoΒ» errugbi topaketa Bera Berako Blasfemme 35 urtetik gorako emakumezkoen errugbi taldeak topaketa berezi bat antolatu zuen larunbatean (otsailak 28) Donostian, Puio zelaian: Hamakak errugbi topaketa.

πŸ“Έ Bera Berako Blasfemme 35 urtetik gorako emakumezkoen errugbi taldeak topaketa berezi bat antolatu zuen larunbatean Donostian, Puio zelaian: Hamakak.

02.03.2026 18:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Elektronikari buruzko hitzaldi, lan saio eta kontzertuak, asteburuan, Dantz Network Congressen Dantz Network Congress jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztu dute gaur udaletxean. Asteburuan, martxoaren 4tik 7ra bitartean, egingo dute, eta β€œmusika elektronikoaren […]

Dantz Network Congress jaialdiaren bigarren edizioa aurkeztu dute gaur. Martxoaren 4tik 7ra bitartean egingo da, eta "musika elektronikoaren nazioarteko industriaren topagune bihurtuko da hiria".

02.03.2026 17:01 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Zinemaldiaren artxiboa ikertzeko beka berria martxan Donostia Zinemaldiak eta Elias Kerejeta Zine Eskolak Zinemaldiaren artxibo historikoa ikertzeko Jose Angel Herrero-Velarde beken laugarren edizioa aurkeztu dute. Programa […]

Zinemaldiaren artxibo historikoaren ikerketa sustatzeko Jose Angel Herrero-Velarde bekak jarri dituzte martxan laugarrenez.

02.03.2026 16:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Zortzigarren Poesialdiak zazpi jarduerako egitaraua izango du Martxoaren 10etik 18ra egingo dute zortzigarren Donostiako Poesialdia, Ernest Lluch Kultur Etxean, San Telmo museoan eta Liburutegi Nagusian.Β 

Martxoaren 10etik 18ra egingo dute zortzigarren Donostiako Poesialdia, Ernest Lluch Kultur Etxean, San Telmo museoan eta Liburutegi Nagusian.

02.03.2026 15:30 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Bertso saio bikoitzarekin abiatuko dituzte festak Jai batzordea biziberritu osteko egitaraua prestatu dute Ibaetako jaietarako. Bihar hasi eta datorren asteburura bitarte luzatuko dira.

πŸŽ‰ Jaiak | Jai batzordea biziberritu osteko egitaraua prestatu dute Ibaetako jaietarako. Larunbatean hasi ziren eta datorren asteburura bitarte luzatuko dira, adin tarte guztientzako jarduerekin. Dagoeneko zain dute aingerua.

02.03.2026 15:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Martin Segurolak urrea eta Irati Mitxelenak zilarra, Espainiako txapelketan Valentzian jokaturiko pista estaliko Espainiako txapelketan, bi atleta donostiar nabarmendu dira: Martin Segurola eta Irati Mitxelena.

Valentzian jokaturiko pista estaliko Espainiako txapelketan, bi atleta donostiar nabarmendu dira: Martin Segurola eta Irati Mitxelena.

02.03.2026 14:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
VI. Jardunaldi feministak antolatu ditu Erraustuk VI. Jardunaldi Feministak antolatu ditu Erraustuk; hala, zenbait ekimenetara parte hartzera deitu dute, hilaren 4tik aurrera.

VI. Jardunaldi Feministak antolatu ditu Erraustuk; hala, zenbait ekimenetara parte hartzera deitu dute, hilaren 4tik aurrera.

02.03.2026 13:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Axular Lizeoko talde bat, First Lego League txapelketako irabazleen artean Hamazazpigarren First Lego League Euskadi txapelketako finalak jokatu zituzten larunbatean Donostian, Bilbon, Arrasaten eta Gasteizen, eta Donostiako Axular Lizeoko talde bat dago irabazleen artean.

Axular Lizeoko talde bat, First Lego League txapelketako irabazleen artean. Larunbatean jokatu zuten txapelketa, eta Espainiako Estatuko finalerako txartela lortu du talde donostiarrak.

02.03.2026 12:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Imanol Alvarez entrenatzaileak Bera Bera utziko du Imanol Alvarezek Bera Berako eskubaloi taldeko entrenatzaile kargua utziko du 2025-2026ko denboraldiaren amaieran, zazpi urtez talde donostiarra gidatu ostean.

Imanol Alvarezek Bera Berako eskubaloi taldeko entrenatzaile kargua utziko du 2025-2026ko denboraldiaren amaieran, zazpi urtez jarraian talde donostiarra gidatu ostean.

02.03.2026 11:30 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Intxaurdok proiektua: haurrak zinemagile, euskaraz eta auzotik Proiektu interesgarri bat garatzen ari dira Intxaurrondo Hegoa ikastetxeko haurrak, Larrotxene Kultur Etxearekin batera: Intxaurdok. Film bat egiteak duen lana lehenengo pertsonan bizitzen ari dira.

πŸ—žοΈ Auzoak | Proiektu interesgarri bat garatzen ari dira Intxaurrondo Hegoa ikastetxeko haurrak, Larrotxene Kultur Etxearekin batera: Intxaurdok. Film bat egiteak duen lana lehenengo pertsonan bizitzen ari dira.

02.03.2026 11:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Bizitza (erdi) ozen denean Hirugarren diskoa 'erdizka' kaleratu du Mugan taldeak: disko erdia kaleratu dute dagoeneko, eta beste erdia aurreragorako utziko dute.

Hirugarren diskoa 'erdizka' kaleratu du Mugan taldeak: disko erdia kaleratu dute dagoeneko, eta beste erdia aurreragorako utziko dute.

02.03.2026 10:30 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Liderra estu hartu du Ibaeta Basketek Txuri Urdineko neskak titulurako lehiatik kanpo geratu dira, eta mutilek aurrera jarraitzen dute. Bera Berak eta Realeko mutilek, berriz, irabazi egin dute asteburuan.

Kirol emaitzak | Ibaeta Basketek galdu egin du Zaragoza liderraren aurka, maila ona eman arren. Txuri Urdineko neskak titulurako lehiatik kanpo geratu dira, eta mutilek aurrera jarraitzen dute. Bera Berak eta Realeko mutilek, berriz, irabazi egin dute.

02.03.2026 10:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Iritzia | 'Diskurtso segurtasun zalea eta arma berriak', Amaia Rojo, historialaria.

irutxulo.hitza.eus/g...

02.03.2026 09:30 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
AZGAk salatu du 800 euroko isunak jaso dituztela maiatzeko udalbatzarrera bertaratu ziren kideek Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu duenez, hainbat kidek 800 isunak jaso dituzte, 2025eko maiatzeko udalbatzarrean izandako istiluen harira.

AZGAk salatu du 800 euroko isunak jaso dituztela maiatzeko udalbatzarrera bertaratu ziren kideek; guztira, 32.000 euro.

02.03.2026 08:56 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Β«Gure belaunaldia ez zen erabat euskaldundu, baina gure ondorengoak euskaldundu genituenΒ» Groseko erreferente handi bat zara askorentzat.Β  Tira, mesedez… Grosen eman dut bizitza osoa, baina berez, Abuztuaren 31 kalean jaio nintzen, […]

πŸ—£ Elkarrizketa | Kausa handien atzean gizon eta emakume ugariren izen eta biografiak daude. Horixe da Nekane Benavente Aretxaga (Gros, 1949) militante nekaezinaren historia. Berearekin batera dozenaka izen propio, garaipen eta porrot.

02.03.2026 08:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

🌱 Zuhaitz landaketa, auzolanean 🌱

Martxoaren 14an, 10:30ean, Haritzalde Naturzaleen Elkartearekin batera, Miramonen elkartuko gara zuhaitz landaketa bat egiteko.

Izena emateko, idatzi irutxulo@hitza.eus helbidera 🌳

irutxulo.hitza.eus/g...

01.03.2026 19:00 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Iranen aurkako Β«eraso inperialistaΒ» salatu dute Palestinarekin Elkartasuna plataformak elkarretaratzeak egin ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Donostiako protesta Bulebarrean izan da.

Palestinarekin Elkartasuna plataformak elkarretaratzeak egin ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Donostiako protesta Bulebarrean izan da.

01.03.2026 18:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Arrosa kolorez jantzitako aldarrikapen bizia Emakumeena eta genero disidenteena izan da martxoaren lehena. Ederra izan da 36. Lilatoia, eguraldi onarekin eta giro are hobearekin.

Emakumeena eta genero disidenteena izan da martxoaren lehena. Ederra izan da 36. Lilatoia, eguraldi onarekin eta giro are hobearekin. Joseba Parron San Sebastian argazkilariak irudi bilduma oparoa osatu.

01.03.2026 17:30 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Ermitako pulpituari so, eta jan-edanen eskean Aingeru Zaindariaren egun eguzkitsuaz gozatu dute Ibaetan gora egin duten herritar askok. Baita goizeko bertso saio bihurriaz ere.

Irudi bilduma | Aingeru Zaindariaren egun eguzkitsuaz gozatu dute Ibaetan gora egin duten herritar askok. Baita goizeko bertso saio bihurriaz ere.

01.03.2026 16:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

πŸŽ‰ 200 harpidedun berri behar ditugu!

πŸ’» Eduki digitala egunero
πŸ“– Ostiralero eduki bereziak
🎁 Astero zozketak eta eskaintzak

πŸ”Ή Digitala – 55 euro urtean
πŸ”Ή Papera – 85 euro urtean

Egin zaitez HITZAKIDE eta babestu babesten zaituena πŸ’™

irutxulo.hitza.eus/h...

01.03.2026 13:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Iritzia | 'Borreroak baditu milaka aurpegi', Asier Genua Gamio, medikua.

irutxulo.hitza.eus/s...

01.03.2026 12:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Emakumeen Etxeak udalak eskainitako lekualdatze aukerak baztertu ditu Groseko Agirre Miramon kalean behin-behineko egoitza kokatzeari uko egin izana deitoratu du Ane Oiarbide Berdintasun zinegotziak.

Emakumeen Etxeko batzarrak erabaki du udalak berriki egindako lekualdatze proposamenak baztertzea, eskainitako espazioek ez dietelako proiektuaren egiturazko eta funtzional beharrei behar bezala erantzuten.

01.03.2026 11:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Nagore Aranburuk eta Jose Ramon Soroizek Goya saria eskuratu dute Euskal aktoreen gaua izan zen atzokoa. 40. Goya sarien ekitaldia egin zuen Espainiako Zinema Akademiak, Bartzelonan.

Euskal aktoreen gaua izan zen atzokoa. Donostiarrak ez diren, baina Donostian bizitzen urteak daramatzaten bi aktorek eskuratu zuten Goya saria.

01.03.2026 10:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Amara Berriko auzotarrak kalera atera dira, alkatearen erabakia onetsi ondoren Auzo elkarteak pozik hartu du erabakia, baina mobilizazioekin jarraitzea erabaki du. Horrela, beste manifestazio bat egin zuten atzo.

Amara Berriko Auzo Elkarteak mobilizazioekin jarraitzea erabaki du. Horrela, beste manifestazio bat egin zuten atzo eguerdian, β€œtopoaren zarata jasaten duten auzoko bizilagunen atsedenerako eskubidea defendatzeko”.

01.03.2026 09:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Β«Antigua herri txiki baten modukoa da eta horren parte sentitzen naizΒ» Hiru urte luze dira MagnoliaΒ Vivas Antiguara iritsi zela bere bi semeekin. Auzoan, bizi eta lan egiten du, eta Jakintza ikastolan Familia LagunaΒ programakoΒ bitartekari da. Berarentzat, giltzarri izan da ekimen hori.

πŸ—žοΈ Ongi etorri auzora | Hiru urte luze dira Magnolia Vivas Antiguara iritsi zela bere bi semeekin. Auzoan, bizi eta lan egiten du, eta Jakintza ikastolan Familia Laguna programako bitartekari da. Berarentzat, giltzarri izan da ekimen hori.

01.03.2026 08:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Bat, bi eta hiru β€˜TRE CIOTOLE’ Zuzendaria: Isabel Coixet Urtea: 2025 Herrialdea: Espainia-Italia Bi aste igaro dira jada Isabel Coixet zinemagile bartzelonarrak Tre Ciotole […]

Zinema kritika | Isabel Coixet zinema zuzendariaren 'Tre Ciotole' filmaz aritu da aste honetan Zineako Ines Arrue Unanue.

28.02.2026 19:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

πŸŽ‰ 200 harpidedun berri behar ditugu!

πŸ’» Eduki digitala egunero
πŸ“– Ostiralero eduki bereziak
🎁 Astero zozketak eta eskaintzak

πŸ”Ή Digitala – 55 euro urtean
πŸ”Ή Papera – 85 euro urtean

Egin zaitez HITZAKIDE eta babestu babesten zaituena πŸ’™

irutxulo.hitza.eus/h...

28.02.2026 13:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Dena prest dago Lilatoriaren 36. aldirako Martxoaren 1ean egingo dute emakume eta genero disidenteko pertsonen urteroko lasterketa esanguratsua: Lilatoia.

πŸ—žοΈ Erreportajea | Martxoaren 1ean egingo dute emakume eta genero disidenteko pertsonen urteroko lasterketa esanguratsua: Lilatoia. Hala, Ismene Mendizabal Donostiako Atletikoko komunikazio arduradunak xehetasun guztiak eman ditu.

28.02.2026 11:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Iritzia | 'Diskurtso segurtasun zalea eta arma berriak', Amaia Rojo, historialaria.

irutxulo.hitza.eus/g...

28.02.2026 09:00 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0