Emun Aholkulariak's Avatar

Emun Aholkulariak

@emuntaldea.bsky.social

Gai sozialak kudeatzen lagunduko dizun aholkularitza gara | #Euskara #GeneroBerdintasuna #Gobernantza #Aniztasuna #GizarteErantzukizuna #BerrikuntzaPlataformak www.emun.eus

288 Followers  |  722 Following  |  86 Posts  |  Joined: 16.11.2024  |  2.2142

Latest posts by emuntaldea.bsky.social on Bluesky

Post image Post image Post image

Taupak bere lankideentzat antolatutatutako formazio eta hausnarketa saioan gaude, feminismoaz eta gure ibilbide feministaz hizketan, Farapirekin batera elkarlanean. Erakundeetan gure izaera ikuspegi feministatik eztabaidatzea funstezkoa da eraldaketarako #Feminismoa #Lankidetza
#Taupa #Farapi

09.10.2025 11:27 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image Post image

Garabideren Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako hizkuntza aktibistekin izan gara, lan munduaren euskalduntzean egindako ibilbidea eta erakunde zein enpresetan euskara zein bestelako erronka sozialen gaineko egitasmoetan dugu esperientzia partekatzen. #JatorrizkoHizkuntzak #Lankidetza

08.10.2025 13:49 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Euskararen biziberritzeak behar duen pizkundean bidelagun izango gara.

Datorren abenduaren 27an emunkideak ere Bilbon izango gara, euskaltzaleon garaia da!

#BatuzAldatu #Pizkundea #Indarraldia

08.10.2025 05:24 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 3    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

πŸ’₯ Euskararen etorkizuna jokoan dagoen honetan, euskaltzale guztiei dei egin diegu indarrak batzeko.

Abenduaren 27an milaka euskaltzale batuko gara euskararen etorkizunaren aldeko ekitaldian. Euskaltzaleon garaia da!

Sarrerak urriaren 16tik aurrera eskuragarri.

πŸ“ kontseilua.eus/pizkundea/ab...

07.10.2025 10:57 β€” πŸ‘ 3    πŸ” 7    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 1

Oarsoaldeko kirol klubetan euskara sustatzeko Aktibatuz! egitasmoa aurkeztu genuen atzo, eskualdeko udal eta kirol klub zein federazioetako ordezkariekin batera. Kirol klubetan hizkuntza kudeatzeko eta gazteen artean euskararen erabilera indartzeko elkarlanean ari gara. #KirolaEuskaraz #AktiBatuz

07.10.2025 09:53 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Komunitateak eta demokraziak izan duen bilakaera eta egungo testinguruan dituen erronkak aztertzen ari gara Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ikastaroan.

Euskalgintza komunitategintza horretan esperientzia oso aberatsa eta eredugarria izan dela jarri da mahai gainean.

@gipuzkoa.eus

02.10.2025 10:33 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image Post image Post image

#KOOP2040 prozesuaren bideorria ezagutzen izan gara Kooperatiben Kontseiluaren eskutik, kooperatibagintzak dituen erronkei ekiteko proiektu eta ekimenen proposamenak aurkezteko ekitaldian.

Kooperatibok eraldaketarako palanka izan behar dugu etorkizuneko ekonomia eta gizartea gaurdanik eraldatzeko.

01.10.2025 13:52 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image Post image Post image

Emunekin elkarlanean, Hondarribia, Pasaia, Eibar, Beasain, Zarautz eta Zumaiako hezkuntza-proiektuetan lanean ari diren zinegotzi, teknikari, zuzendari eta irakasleak elkartu ginen herri bakoitzeko praktika eta esperientziak partekatu eta sinergiak sortzeko. #Hezkuntza #Soziolinguistika

01.10.2025 08:29 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image Post image Post image

6 herritako eskoletan DBHko ikasleekin hizkuntza asertibitatea, kontzientzia linguistikoa eta hizkuntza portaera ekologikoak lantzeko proiektuetako kideak topaketan elkartu ginen atzo Hondarribian. #Hezkuntza #HizkuntzaKontzientzia #Soziolinguistika #Eraldaketa @hondarribikoudala.bsky.social

01.10.2025 08:27 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 1    πŸ“Œ 0
Preview
Akordio soziopolitiko berri bat proposatuz euskararen pizkunde berria eragin nahi du Batuz Aldatu dinamikak - Euskalgintzaren Kontseilua Batuz Aldatu adostasun sozialaren ehundik gora eragile sinatzaileren aurrean aurkeztu dugu hizkuntza-politiken arloko Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza dokumentua.

#BatuzAldatu: 113 gizarte eragilek euskararen aldeko Β«Itun Soziopolitiko berrirako eskaintzaΒ» dokumentua aurkeztu dugu.

Euskarari etorkizuna bermatzeko jauziaren oinarriak jasotzen ditu: ezagutza orokortzea, normal erabiltzeko baldintzak eta estatus-aitortza.

πŸ“² kontseilua.eus/batuz-aldatu...

26.09.2025 10:12 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 2    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image Post image

100 eragiletik gorak osatzen duten adostasun sozialak bere egin du #BatuzAldatu Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza.

Euskara gizarte osoarena da eta berau biziberritzeko erantzukizun partekatua dugu.

Martxan gara!

26.09.2025 09:54 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image Post image Post image

Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza aurkezteko ekitaldian gaude #BatuzAldatu|ko Sinatzaileen II. Batzarrean, @kontseilua.eus en eskutik. Etorkizunean euskara eroso erabili eta hizkuntza eskubideak bermatuko dituen hizkuntza politika berrituari ekiteko unea da, adostasunetik jauzia eman dezagun.

26.09.2025 09:13 β€” πŸ‘ 2    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image Post image Post image Post image

Ekin diogu #BatuzAldatu|ko Sinatzaileen II. Batzarrari, Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza aurkezteko.

26.09.2025 08:20 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Batuz Aldatu: hemen da hizkuntza politiketan Β«jauziaΒ» egiteko itun soziopolitiko berriaren proposamena Ostiralean sinatzaileen batzarra izango da, Donostian, Miramongo teknologia parkean; hilabete askotako lanaren emaitza aurkeztuko dute, ahaltsua, ehundik gora eragileren arteko elkarrizketaren frui...

πŸš€ Batuz Aldatu: hemen da euskarak Β«jauziaΒ» egiteko akordio berria

Ostiralean sinatzaileen batzarra izango da, Donostian. Hilabete askotako lanaren emaitza aurkeztuko dute, ahaltsua, ehundik gora eragileren arteko elkarrizketaren fruitua baita.

πŸ“° www.berria.eus/euskal-herri... @berria.eus

24.09.2025 04:36 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Gaur, Telesforo Monzon eLABek antolatutako Β«Euskararentzako Hizkuntza Politika berri baterantzΒ» mahainguruan Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusia, Jon Sarasua (Gogoetagunea) eta Josu Aztiria (@ehbildu.bsky.social) Malen Dominguezek bideratuta. #BatuzAldatu eta pizkunde baten premia hizpide.

12.09.2025 10:43 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Uste askoren kontra, hutsune nagusia hizkuntza gaitasunean daukagu, eta erabilera aldiz ez da hain makala. Euskararekiko atxikimenduan aldiz, haizea alde dugu eta hura elikatzen jarraitu behar dugu. Momentu giltzarrian gaude. #Euskara #Biziberritzea #Eraldaketa #Euskara #Biziberritzea

12.09.2025 06:02 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

IΓ±aki Iurrebaso eta Garikoitz Goikoetxearen "Esnatu ala hil" liburuaren aurkezpenean izan ginen atzo. Euskararen bilakaeraren azterketa zorrotza eskaintzen digu lanak, euskalgintzatik euskararen biziberritzeari ekiteko funtsezkoa.

12.09.2025 06:02 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 1    πŸ’¬ 1    πŸ“Œ 0
Post image

Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak urtero egiten duen Memoria Sozioekonomikoaren edukia ezagutarazteko topaketan gaude gaur #UIK ikastaroen baitan. Pertsonen aniztasuna kudeatzea, baita enpresetan ere, EAE mailan erronketako bat da daukagun ongizate mailari eusteko. #Aniztasuna #Eraldaketa

10.09.2025 11:49 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Preview
Dani Larrea hil da, Emun kooperatibaren sortzaile eta lemazaina Dani Larrea hil da, euskalgintzak urteotan izan dituen lemazainetako bat; Emun kooperatiba elkartearen sortzaileetako bat izan zen, 1997. urtean, etaΒ zuzendari nagusiΒ jardun zuen hemezortzi urtez, sorreratik 2015. urteraΒ arte. Antzuolakoa zen sortzez, Gipuzkoakoa. 65 urterekin hil da. Iaz hartu zuen erretiroa.Β  Lan mundua euskalduntzeko helburuarekin sortu zuten Emun kooperatiba, 1997an, Arrasaten eta inguruko herrietan, Gipuzkoan. Gertukoeneko enpresetan euskararen erabilera eta presentzia normalizatzea izan zen lehen helburu nagusia, eta hor eragile ezinbestekoa izan zen Larrea, baita kooperatibaren ondorengo bilakaeran ere.Β  2013. urtean Emunek eraberritu egin zituen jarduna eta irudia, eta, orduan, Mondragon Korporazioaren TUlankide hedabidean emandako elkarrizketa batean, Larreak argi utzi zuen zein zen erakundearen helburua beti:Β Β«Euskararen normalizazioa eta Euskal Herriaren garapenaΒ». Emunen irudia e bat da ordutik, eta haren atzean dagoena zer den azaldu zuen: Β«Gure kasuan e da Emun, baina era berean e da euskara, eta e da Euskal HerriaΒ».Β  Jarritako oinarri horietan sakonduta, urteotan Emunek asko zabaldu du jarduera eremua. Euskara planak-eta egiten dituzte oraindik ere, erreferente dira arlo horretan, baina beste esparru askotan ere ari dira: aholkularitza eskaintzen dute genero berdintasunaren, aniztasunaren, gobernantzaren eta gizarte erantzukizunaren arloan ere.Β  Euskalgintzako hainbat eragilek erakutsi dute nahigabea Larrearen heriotzarengatik. EH Bilduko legebiltzarkide Josu Aztiriak, adibidez, sare sozialen bidez adierazi du dolua.Β Β«Euskararen ekintzaile handi bat joan zaiguΒ», azaldu du. Β«Lan munduaren euskalduntzean aitzindaria izan zen, eta Emun kooperatiba sortzen, hazten eta egonkortzen jardun zuen. Besarkada handi bat Emuni, Debagoieneko euskalgintzari eta Daniren senitartekoeiΒ».

Dani Larrea hil da, euskalgintzak urteotan izan dituen lemazainetako bat; Emun kooperatiba elkartearen sortzaileetako bat izan zen, 1997. urtean, etaΒ zuzendari nagusiΒ jardun zuen hemezortzi urtez, sorreratik 2015. urteraΒ arte. Antzuolakoa zen sortzez, Gipuzkoakoa. 65 urterekin hil da. Iaz hartu…

25.08.2025 10:20 β€” πŸ‘ 3    πŸ” 2    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Dani Larrea Mendizabal emunkide eta Emunen sortzaileetakoa hil da.

β€œBihotz handien hiztegiari
begiratuz gero ongi,
behin eta berriz agertzen dira
"hartu", "emun" etaΒ "tori!",
bidaide izan zaitugun denok
ederki dakigu hori”.

Saminean lagun, besarkada bana etxeko eta lagunei.

Betira arte Dani!

24.08.2025 12:00 β€” πŸ‘ 3    πŸ” 1    πŸ’¬ 1    πŸ“Œ 2
Video thumbnail

πŸ“’ Euskararen eta euskal erakundeen autogobernuaren aldeko erantzun bateratua eman dugu 200dik gora alkatek, udal hautetsik eta euskalgintzako ordezkarik Bilbon.

Auzitegiek azken hamarkadetako kontsentsuarekin hautsi eta autogobernua kaltetu dute.

πŸ“ AdierazpenaπŸ‘‰ kontseilua.eus/oldarraldia/...

24.07.2025 11:07 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 2    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image Post image Post image Post image

Emunkideen arteko lan saioan gaude gaur Gabiriako Ostatuaren ganbaran. Emunen balio proposamena lantzen ari gara, egiten dugun lanaren inpaktuaz eta bidelagun zein bezeroekin elkarlanean lortzen dugun emaitzaz taldean gogoetatzen. #BalioProposamena #EmunGara #EraldaketanGara

18.07.2025 08:55 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Udan kontziliatzearen gainean gaur @enpresabidea.bsky.social en erreportajea, tartean Sonia Etxenausia emunkidearen esperiantzia eta ezagutzaren berri jaso du: β€œUdako kontziliazioak emakumeen osasunean eta soldatan duen eragin negatiboa gizonengan duen inpaktua baino handiagoa da" #Kontziliazioa

18.07.2025 08:45 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

β€œZer da euskaldun periferikoa izatea? Nola bizi da euskara periferietatik?” UEUren udako ikastaroetan euskararen periferien gainean antolatutako ikastaroan gaude gaur, Mikel Perez emunkidea hizlarien artean.

@ueu-orokorra.bsky.social

#UI53 #EuskararenPeriferiak

30.06.2025 14:15 β€” πŸ‘ 3    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Lantoki bizigarrien alde #EguneroEkainak28

27.06.2025 08:15 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Demokrazian sakontzeko nazioarteko eta Euskal Herriko aditu eta arituen begiradak eta esperientziak jasotzen ari gara #DemokraziaBerrikuntza #UIK ikastaroan gaude gaur Arantzazun. @ehu.eus @arantzazulab.eus

25.06.2025 11:51 β€” πŸ‘ 2    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

EDE-Klik morea jardunaldian izan gara gaur Huhezin. Debagoieneko emakumeen enplegagarritasuna sustatzeko tresnaren gaineko mahai-inguruan. Sonia Etxenausia emunkideak digitalizazioaren garapena bizitzaren zerbitzura jartzeko gakoak eskaini ditu.

#GeneroBerdintasuna #Arrakala
@huhezi.bsky.social

20.06.2025 10:06 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Bai Euskarari ziurtagiriaren ekitaldian izan gara. 25 urte bete ditu ziurtagiriak eta atzokoan ere euskara lan munduan sustatzeko enpresa eta erakunde ugarik egindako lanaren aitortza eta babesaren lekuko izan ginen. Zorionak guztiei, bejondeizuela! #LanaEuskaraz #EuskaraPlanak @baieuskarari.eus

19.06.2025 07:27 β€” πŸ‘ 2    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image Post image

#JauziaGara Eusko Jaurlaritzaren ekimenaren aurkezpen ekitaldian izan ginen atzo emunkideak Bilbon. Euskara biziberritzeko bi urteko lanketa iragarri zuten eragile eta erakundeen artean Imanol Pradales lehendakariak eta biltzar nagusia 2027rako. #Euskara #LanaEuskaraz

10.06.2025 09:57 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

πŸ‘©πŸ»β€πŸ’» Debagoieneko emakumeen enplegagarritasuna eta digitalizazioa uztartzeko jardunaldia egingo dute Aretxabaletan ekainaren 20an.

@munibertsitatea.bsky.social @emuntaldea.bsky.social

www.mondragon.edu/eu/-/edeklik...

10.06.2025 07:37 β€” πŸ‘ 2    πŸ” 2    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

@emuntaldea is following 20 prominent accounts