's Avatar

@tiutaka.bsky.social

79 Followers  |  93 Following  |  45 Posts  |  Joined: 03.12.2024  |  1.7522

Latest posts by tiutaka.bsky.social on Bluesky


Eta bada beste bat: elektronikoa den oro berritzaile ta abangoardiatzat hartzea.

21.02.2026 23:19 — 👍 2    🔁 0    💬 0    📌 0
Post image

Ez adiorik, Michel Portal.

15.02.2026 20:11 — 👍 2    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Ekitaldia - KMK - gipuzkoa

🔴 REC, memoria poetiko baten grabazioa, 2000-2025

Miren Agur Meabe & IbonRG

DONOSTIA . Santa Teresa Komentuan
Asteazken honetan, hilak 11 . 19:00

kmk.gipuzkoa.eus/eu/agenda/ek...

09.02.2026 23:51 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Çucen henbilqueyen, by ibonrg & garazi navas 13 track album

haziesporak.bandcamp.com/album/ucen-h...

06.02.2026 10:11 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Ahots Hutsez Polifonia boskotea Claudine Arhancet Ander Barrenetxea Pantxix Bidart Marie Hirigoien Ibonrg ah.ahotshutsez@gmail.com

Bandcamp friday gaur, eta nahi izan eskero hemen lantxo batzuk:

ahotshutsez.bandcamp.com

06.02.2026 10:10 — 👍 0    🔁 0    💬 1    📌 0
Preview
Post by @esporaespazioa 💬 0  🔁 0  ❤️ 0 · Azken urteotan bezala, 2025. urteak gure inguruan argitaratu diren lan esperimentalen zerrenda bat osatu dugu. Beti diogun bezala, musika ez da soilik grabaketetan biltzen, eta esp…

Aurreko urteotan legez, 2025ean EHko orbitan argitara eman diren lan esperimentalak zerrendatu ditu Espora Kolektiboak:

www.tumblr.com/esporaespazi...

13.01.2026 12:20 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
ibonrg - musikaria ibonrg musikariaren gunea. bakarkako zein bestelako proiektuen inguruko informazio guztia biltzen duen orria

www.ibonrg.net

25.12.2025 08:51 — 👍 1    🔁 0    💬 0    📌 0
Post image

Eta urtea hasteko:
Salamanca-Santiago-Porto
Enrike Hurtadorekin

25.12.2025 08:51 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Post image

Urtea amaitzeko:
Zaldibar... Otzue, otzue!!
Garazi Navasekin

25.12.2025 08:50 — 👍 1    🔁 0    💬 0    📌 0
Post image

Bihar, astelehenez, Bilboko KAMPAI Aretoan, AH! (ahots hutsez polifonia boskotea),
🖼️ Irune Merino.
🕗16:30, argizari tailerra.
🕗19:00, kontzertua.

21.12.2025 16:21 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
kontrapas : ibonrg : Free Download, Borrow, and Streaming : Internet Archive IbonRG eta Garazi NavasHitzak: Bernart Etxepare (1545)Musika: IbonRgKonponketak: Garazi NavasArtean (Bizkaia) grabatua 2025eko apirilean. Çucen Henbilqueyen...

Kontrapas - zuzenean Arteako elizan
archive.org/details/kont...

03.12.2025 16:27 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Post image

Compositeur mais aussi ingénieur, chercheur, théoricien et écrivain… le parcours de Pierre Schaeffer (1910-1995) échappe à toutes les définitions. Grand homme de radio, il est considéré comme l'inventeur de la musique concrète et électroacoustique.⁠
➡️ https://l.franceculture.fr/obi

29.11.2025 08:01 — 👍 27    🔁 9    💬 0    📌 1
Post image Post image

azarorako emanaldi batzuk:
bilbo>bilbo>larresoro>gasteiz>markina
ibonrg.net

02.11.2025 07:36 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Zortzia etzan, by Txaranga Urretabizkaia 8 track album

Laster argitaratuko da Txaranga Urretabizkaiaren LP bikoitza. 200 ale izango dira, eta azal guztiak ezberdinak izango dira, kideok eskuz eginak. Eskatu eta pertsonalizatu ahal duzu zurea hemen:
bidehuts.bandcamp.com/album/zortzi...

05.10.2025 06:50 — 👍 1    🔁 0    💬 0    📌 0

Performanceari ritual esoteriko poliglota sendatzaile eta nik dakita zenbat izenondo gehiago jarri edo kendu ahalko zaizkio. Baina horretarako, etorri behar.

01.10.2025 17:36 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Amaia Molinet. "Tierra Quemada" - Azkuna Zentroa Amaia Molinet, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko AZ-Kideak, "Tierra Quemada" (Lur errea) aurkezten du.

Bihar, osteguna, 19:30ean, Amaia Molinet artistak Tierra Quemada proiektuaren inguruan prestatu duen performancean parte hartuko dut, beren beregi sortutako kantu bat emanaz. azkunazentroa.eus/eu/jarduera/...

01.10.2025 17:35 — 👍 0    🔁 0    💬 1    📌 0
Post image

Hoy a las 20:00 en Madrid, en el C.S.El Nido, en Hortaleza

19.09.2025 15:21 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Post image

Osakilotsa

12.09.2025 12:04 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Post image

2025-09-06.
ZAPATUA - 18:00
LAKELO (SANTURTZI)
UHIN fantzinea
Thomas Florez (asturies)
Doce Fuegoos (sevilla)
ibonrg eta enrike hurtado

04.09.2025 21:20 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Ahotsaren esploratzailea   Euskarak eta musikak lotura handia dute Ibon RGrentzat (Sestao, Bizkaia, 1978). Etxean ez zuen euskararik jaso, ez eta disko bildumarik ere, baina familiari zor dio batari zein besteari lotzeko grina. Horretarako bideak zabalik izan ditu txikitandik: «Euskara ikasteko sekulako laguntza eta atxikimendua eman digute arrebari eta bioi, eta musika ere lehenetsia izan da beste jardunbideen aldean, batez ere euskal musika. Pentsatzen hasita, elkarrekin ageri zaizkit biak». Etxean diskorik ez apenas —nonbait, Olentzerotan eskatzen hasi arte—, baina doinurik ez zen inoiz falta izan. Kantari gogoratzen du ama Ibon RGk: «Sukaldean edo etxeko lanetan ari zenean kanta-marmarrean aritzen zen, eta oraindik ere halaxe aritzen da». Sekula jotzen ez zuen gitarra bat ere bazuen amak. Kutuna du Ibon RGk gitarra hori: «Horrekin ikasi nuen gitarra jotzen, eta oraindik ere erabiltzen dut». Mutil koskorra zela, gitarra hura hartu eta klaseak hartzera joaten hasi zen. Lehendabizi eskolaz kanpoko jarduera gisa hartu zituen klaseak; goizeko zortzietarako joan behar izaten zuen. Hura utzi, eta musika eskolara gero. Ez zuen, ordea, askorik iraun: «Gitarra handiegia zitzaidan garai hartan, eta posizio batzuek min ematen zidaten. Ez nintzen oso gustura aritzen». Ezkerra izateak ere izango zuen ikustekorik horretan. Gitarra hartu, eta alderantzikatzea eskatzen zion senak, hau da, mastari eskuinez heldu eta ezkerrez dantzatzea sokak. Baina ezetz amak, ez zela behar bezala ari: «On beharrez esaten zidan, eta zigor asmorik gabe». Eskuinen moduan jotzen du geroztik. Urte askoan, txistulari Gitarra behin-behingoz utzi, eta txistuari heldu zion gero. «Teknikoki hobekien» menderatzen duen instrumentua omen da txistua, eta ez da kasualitatea harekin osatu duen ibilbide luzea. Urte askoan Sestaoko (Bizkaia) Eusko Lorak dantza taldean aritu da txistulari, eta, egun beste etapa batean dagoen arren, ez du ahaztekoa: «Oraindik ere jotzen dut txistua, ez garai batean bezala, baina noizik eta behin joaten natzaie, eta behar-beharrezkoa zaienean haiekin aritzen naiz». Dantza taldeak izan zituen, hain zuzen, «euskal folklorearen eskola handia», musika tradizionalaren errepertorioa aski ongi ezagutzen baitu ibilbide horri esker. «Musika nahiko eskura zegoen, eta hala behar du; gazteei hori ikusaraztea oso garrantzitsua da, baita ahotsaren kasuan ere: beste edozein instrumenturen antzean, edonork izan behar du ahotsa lantzeko aukera» Inori begiratzekotan, herriko jendeari begiratu dio beti Ibon RGk: «Umetan auzokideak ikusten nituen jotzen, eta haiek imitatu nahi izaten nituen». Belaunaldi berriei begira jarraitu du hausnarrean: «Musika nahiko eskura zegoen, eta hala behar du; gazteei hori ikusaraztea oso garrantzitsua da, baita ahotsaren kasuan ere: gehiago bultzatu behar da ahotsa lantzeko aukera». Nerabezaroan beste aukera bat eman zion gitarrari. Lagun batzuekin elkartzen hasi, eta talde bat osatu zuten punkaren filosofiatik edanez: «Elkartu, jo, zarata atera eta gure gauzak egin». Eten zuen izena taldeak. Txistulari gisa egiten zuenarekin alderatu du bere rock taldeko jarduna: «Dantza taldean ezin zinen bidetik irten. Partitura gutxi batzuk zeuden, eta haiei jarraitu behar zenien. Gerora ikasten duzu horri ere buelta ematen ahal zaiola. Hain zuzen, jotzen diren aldiro berritzen dira partiturak, eta ez dago ezer ideia itxi hori justifikatzen duenik». Ibon RGren 'Sautrela'. Musika beti present Esnatzen denetik lokartzen den arte, musika gogoan darabil Ibon RGk: «Lanean ari naizenean ere, zerbait izaten dut buruan». Entzun beharrik ere ez du izaten harekin akordatzeko: «Ez naiz diskoak entzuten aritzen etengabe, ezta azken nobedadearen atzetik joaten ere, baina musika hor dago beti». Nonahi etor dakioke melodia berri bat, eta kasu horietan ez du zalantzarik izaten: telefonoa atera, eta grabatu egiten du unean berean. Abstraktuagoa ere izan liteke haren musikarako grina eta pentsamendua. Nolanahi dela ere, gauza bat eta bera eskatzen dio musikari: «Ez nazan utz. Zeharka nazala egunero, orain zeharkatzen nauen bezala». Badu, bestalde, premisa bat: «Daukazunarekin edozer egin daiteke musikan. Daukazun hori nola erabili, horixe da kontua». Eta buruak adina aburu daudela ere aplikagarria zaio premisa horri: «Jende interesgarri asko dago musikan, baina egiten dutena ez da baitezpada interesgarria niretzat». «Daukazunarekin edozer egin daiteke musikan. Daukazun hori nola erabili, horixe da kontua» Uko egiten dio birtuosismoari, baldin eta «erakuskeria hutsa» bada. Alta, haren aldekoa da; ikasbidea izan litekeen heinean, edo kantuari mesede egingo dion heinean. Idazlearen ofizioarekin alderatu du: «Zenbat eta hitz gehiago jakin eta egitura konplexuagoak ezagutu, orduan eta hobeto. Kontua da hitz horiek noiz eta nola erabili». Taldekide eta soinu jotzaile Garazi Navasen adibidea argigarria da, haren ustez: «Oso birtuosoa da, eta harrituta uzten du jendea. Ez du erakuskeriaz egiten, baina kantuak hala eskatuz gero, hor daude haren dedikazioa eta horretan eman dituen urteak; aberastasuna hor dago». Garbi du noizbait birtuosismo handia eskatuko lukeen kantarik bururatuko balitzaio ez liokeela bizkarra emango eta bilatuko lukeela hori egin ahal izateko modua. Alabaina, zehaztu du: «Besterik da nahi izango ote nukeen nire denbora opera bat egitera edo ozenago kantatzera bideratu». Ibon RG, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU Ahotsa, instrumentu Oinarrizko gauza batek liluratzen du Ibon RG: «Gizakia musika egiteko eta aditzeko gauza izateak». Eta berak, musika esperimentalean urratzen ari den bidean, ahotsa du bidaidea. Txikitandik izan du kantatzea gustuko. Bere lehen taldean ere gitarra jo eta abestu egiten zuen, baina artean ez zekien nora irits zitekeen, ezta zer-nolako aukerak emango ote zizkion ere ahotsak. Musika esperimentalean barneratu ahala deskubritu zuen hori, eta, batik bat, Paul Dutton Kanadako idazle eta soinu artista entzunez geroztik. Ibon RG: «Duttonek, egundoko birtuosista edo opera kantaria izan gabe, milaka soinu lortzen zituen bere ahotsa esploratuz. Hura entzunda, iruditu zitzaidan banuela arakatzeko eremu handi bat». Buelta asko eman zizkion hutsune horri, zergatik ote zen, edota ba ote zuen ikustekorik lotsak ahotsa lantzearekin. Hauxe uste du musikariak: «Performatiboki begiratuta, ahotsa instrumentu bat da, baina ez da gitarra bat: gorputzetik ateratzen da erabat, eta beharbada horregatik dago baztertuago». «Performatiboki begiratuta, ahotsa instrumentu bat da, baina ez da gitarra bat: gorputzetik ateratzen da erabat, eta beharbada horregatik dago baztertuago» Dutton bezala, Alan Lomax etnomusikologo eta folklorista edota Meredith Monk zinema zuzendari eta performerra ditu gogoko; estatubatuarrak biak. Baita Henri Chopin poeta sonoro frantsesa ere, konparaziorako. Baina Ibon RGren erreferentzia garrantzitsuenak ez dira baitezpada ospe handiko ibilbidea egindakoak edo izen ezagunak. Lomaxek Albanian, Grezian eta inguruetan egindako grabaketak goraipatu ditu Ibon RGk: «Ahots horiek ez daude bezatuta, ez daude kaiola baten barruan. Tempo eta afinazioaren aldetik oso kanpo daude, eta hori oso iradokitzailea egiten zait». Euskal Herrian ere aurkitu ditu perlak, esate baterako aspaldiko grabaketetan, bereziki Zuberoan: «Oso goitik kantatzen zuten». Pandero joleei ere erreparatu izan die: «Maurizia aipatzen da, eta Kantabrian ere badira halakoak. Behin, Lines Vejo entzun nuen kantari irratsaio batean, eta liluratuta utzi ninduen. Kantatzeko modu hori harrigarria egiten zaigu guri, baina haientzat guztiz normala zen». Abesteko era horiek miresteak ez du esan nahi haien gisako moldean aritu nahi duenik: «Nirearekin ari naizenean beste norbaiten traza hartzen baldin badiot, izkin egiten diot. Oso markatua baldin bada, ospa. Hori ez da bidea». «Nirearekin ari naizenean beste norbaiten traza hartzen baldin badiot, izkin egiten diot. Oso markatua baldin bada, ospa. Hori ez da bidea» Ahotsa bere horretan entzutea maite du gehien, hau da, efekturik gabe eta «bere zikinkeria guztiekin, arnasa ere nabari dela». Ahots hutsean askotan aritzen da, baina ez du lan guztia modu horretan egiten. Sarri bilatzen du bere ahotsari edo buruan duen ideiari ongi emango dion laguna. Alde horretatik, zernahi gerta dakioke lagungarri ahotsari, izan pianoa, biolina edo beste ahots bat. Baita ohikoak ez direnak ere, musika esperimentalean ez baitago ezer bazterrera kondenatuta. Baina zehaztu beharra dago: «Edozerk ez du balio, baina zernahirekin egin daiteke proba. Probatu, eta erabaki». Aspaldi ez dela entzundako sintetizadore eta flauta kontzertu bat eman du horren adibide gisa, eta Mixel Etxekoparrek Duot Free jazz Kataluniako bikotearekin egindako saio bat ere ez du erraz ahaztekoa: «Ez nuen halako konbinaziorik espero, eta itzela izan zen». Jolastea omen da kontua, baina jolas horren ondorioa onargarria ote den erabakitzeko faktore asko hartzen ditu kontuan. Haietariko bat momentua da: «Ahots batzuek ez dute elkarrekin funtzionatzen, momentu horretan halaxe erabaki duzulako; beharbada beste bati balio dio, edota zeuri beste momentu batean». Baina faktore guztien artean erabakigarriena belarria da Ibon RGrentzat. Sortzeko, alaitasuna Esperimentala sailkatzen zail den arren, behin baino gehiagotan ipini dizkiote adjektiboak Ibon RGren musikari. «Tristea edota sakona dela esaten didate, baina nik alai egon behar dut sortzeko, edo bederen ez dut arazo larririk eduki behar buruan». Are: «Kanta batek edo soinu batek betetzen zaituenean, berbera izaten da sentimendua: lilura, sublimazioa. Puntu horretara helduz gero, ahaztu egiten duzu beste guztia. Eta alaitasunak hartuko zaitu, irakite puntu horretara iritsi zarelako». Musika moldeak sentimendu jakinei lotzea kulturala dela dio, eta inertziaz ere gerta omen liteke. «Apurtu beharreko zerbait» dela iruditzen zaio: «Abestiaren letrak eraman zaitzake toki batera edo bestera, baina instrumentuak, soinu jakin batzuk, noten kateatze bat edo musikaren abiadura ez lirateke berez tristeziari edo alaitasunari lotu behar». Gomendio bat eman du aurreiritzi horien aurrean: begiak itxita entzutea, testuingurua ahaztuta. «Kanta batek edo soinu batek betetzen zaituenean, berbera izaten da sentimendua: lilura, sublimazioa. Puntu horretara helduz gero, ahaztu egiten duzu beste guztia» Ibon RG musikaria, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / FOKU ZAINDU MAITE DEN HORI Ahotsaren indarraz jabetu zenez geroztik, gogotik zaintzen du zintzurra Ibon RGk. Ez du erretzen; eta edari hotzak ere, akabo. Irakaslea da lanbidez, eta horretan ere beharrezkoa zaio ahotsa: «Irakasle gisa, saiatzen naiz ahotsa gehiegi nekatu gabe aritzen, hau da, beste era batera hitz eginez, ahotsa proiektatuz, ez hitz gutxiago eginez». Kontzerturik hurbil duenean, gehiago erreparatzen dio eztarriari: «Gainontzeko musikarien aldean, kezka gehigarri bat dugu guk, osasunez ongi egon behar baitugu. Gitarra edo tronpeta jo litezke gripeak jota, baina ahotsaren kasuan dena aldatzen da». Nolanahi ere, gorputza «azkarra» dela dio: «Askotan, hitzartua duzun kontzertua pasatu ostean gaixotzen da bat, ez aurretik». «Astakeriarik» egin izan du, halere: «Duela urtebete, zortzi kontzertu eman nituen zazpi egunetan, Portugal eta Galizian barrena». BERRIArekin izandako hitzordua «nekagarriagoa» egin zaiola ere aitortu du: «Kontzertuetan beste era batekoa da posizioa, eta jarraian hamar kanta abestu ditzaket beharbada. Baina hitz egitea gehiago kostatzen da. Horretarako nahi nuke nik birtuosismoa, nola egin behar den jakiteko».

Ahotsaren esploratzailea:  



Euskarak eta musikak lotura handia dute Ibon RGrentzat (Sestao, Bizkaia, 1978). Etxean ez zuen euskararik jaso, ez eta disko bildumarik ere, baina familiari zor dio batari zein besteari lotzeko grina. Horretarako bideak zabalik izan ditu txikitandik: «Euskara ikasteko…

30.08.2025 06:30 — 👍 4    🔁 2    💬 0    📌 0
Post image Post image Post image Post image

CD berria.
'çucen henbilqueyen'
Ibonrg eta Garazi Navas
Salgai eta entzungai:
haziesporak.bandcamp.com/album/ucen-h...

28.08.2025 08:06 — 👍 2    🔁 1    💬 0    📌 0
Video thumbnail

Abuztuaren 27an, Hazi Esporak!-en CD berria:
ibonrg eta Garazi Navas
'çuzen henbilqueyen'
Zuzenean grabatua Arteako elizan.

22.08.2025 08:25 — 👍 1    🔁 1    💬 0    📌 0
Hora	Actuaciones	Lugar
18:00	ARENE 6 + 13 BATS + STUPID FUCKIN PEOPLE	Nave 9
18:00	CRISTINA NAREA + RAFA ACEVES	Hotel Vincci
19:30	SPACE JAM	Txosnas Albia
20:00	ELEKTRIKA + JARDÍN INFIERNO	Bilborock
20:30	ZARUK	La Encarnación
21:00	LA MARA	Rest. Zubizuri
23:00	GBH + DEAF DEVILS	Kafe Antzokia
23:30	ABRAHAM CUPEIRO y BANDA MUNICIPAL	Plaza Nueva
23:30	KAI NAKAI + OLATZ SALVADOR + MAREN	Abandoibarra
23:59	VUELVE FERRALLA + IZENA	Ambigü
00:30	NACHA LA MACHA	Pinpilinpauxa

Hora Actuaciones Lugar 18:00 ARENE 6 + 13 BATS + STUPID FUCKIN PEOPLE Nave 9 18:00 CRISTINA NAREA + RAFA ACEVES Hotel Vincci 19:30 SPACE JAM Txosnas Albia 20:00 ELEKTRIKA + JARDÍN INFIERNO Bilborock 20:30 ZARUK La Encarnación 21:00 LA MARA Rest. Zubizuri 23:00 GBH + DEAF DEVILS Kafe Antzokia 23:30 ABRAHAM CUPEIRO y BANDA MUNICIPAL Plaza Nueva 23:30 KAI NAKAI + OLATZ SALVADOR + MAREN Abandoibarra 23:59 VUELVE FERRALLA + IZENA Ambigü 00:30 NACHA LA MACHA Pinpilinpauxa

	Bilboko Aste Nagusia 2025 – Conciertos - Domingo 17	
Hora	Actuaciones	Lugar
12:00	5 BILBAINOS	La Pérgola
12:00	BEATPUNKERS + THE IBERIANS + TIME & PUNISHMENT	Nave 9
12:00	SMELL OF FEMALE	BilboGay&Less
13:00	ACID SOUL	Hontzak
13:00	POMADA BANDA	Kranba!
13:30	ARTABURUAK	Tintigorri
13:30	LAUPE	Mettxa Restaurante
18:00	BAXTER JAZZ TRIO	Hotel Vincci
18:00	DISPLICENTES	Kaialde
18:30	CRAZZY JAZZERS	Piztiak
18:30	EL COWBOY	Txosnas Albia
20:00	EN ESENZIA	Plaza Circular
20:00	HAVANA 537	BilboGay&Less
20:00	LUR JOTA + DEIEDRA	Bilborock
20:30	ANTIGAZTAGARRI BIDAIA	La Encarnación
20:30	GAUALDEKO HASPERENA	Kulturgune
20:30	LAS SEXPEARES	Aixeberri
21:00	LA PETAK	Federiko Ezkerra
23:00	ÁCIDO FOLKLÓRICO	Piztiak
23:00	BERBA LABANAKAZ	Kulturgune
23:00	LOUE	Gogorregi
23:00	MIRUA + KILIKI	Algara
23:00	SKABIDEAN	Euskalgune
23:30	ARS NOVA NAPOLÍ	Plaza Nueva
23:30	JANUS LESTER + DUPLA	Abandoibarra
23:30	MI GRAN NOCHE	La Pérgola
23:30	NAXKER + PERLATA	Kaskagorri
23:45	VERTIGO	Tintigorri
00:30	LAS KETCHUP	Pinpilinpauxa

Bilboko Aste Nagusia 2025 – Conciertos - Domingo 17 Hora Actuaciones Lugar 12:00 5 BILBAINOS La Pérgola 12:00 BEATPUNKERS + THE IBERIANS + TIME & PUNISHMENT Nave 9 12:00 SMELL OF FEMALE BilboGay&Less 13:00 ACID SOUL Hontzak 13:00 POMADA BANDA Kranba! 13:30 ARTABURUAK Tintigorri 13:30 LAUPE Mettxa Restaurante 18:00 BAXTER JAZZ TRIO Hotel Vincci 18:00 DISPLICENTES Kaialde 18:30 CRAZZY JAZZERS Piztiak 18:30 EL COWBOY Txosnas Albia 20:00 EN ESENZIA Plaza Circular 20:00 HAVANA 537 BilboGay&Less 20:00 LUR JOTA + DEIEDRA Bilborock 20:30 ANTIGAZTAGARRI BIDAIA La Encarnación 20:30 GAUALDEKO HASPERENA Kulturgune 20:30 LAS SEXPEARES Aixeberri 21:00 LA PETAK Federiko Ezkerra 23:00 ÁCIDO FOLKLÓRICO Piztiak 23:00 BERBA LABANAKAZ Kulturgune 23:00 LOUE Gogorregi 23:00 MIRUA + KILIKI Algara 23:00 SKABIDEAN Euskalgune 23:30 ARS NOVA NAPOLÍ Plaza Nueva 23:30 JANUS LESTER + DUPLA Abandoibarra 23:30 MI GRAN NOCHE La Pérgola 23:30 NAXKER + PERLATA Kaskagorri 23:45 VERTIGO Tintigorri 00:30 LAS KETCHUP Pinpilinpauxa

	Bilboko Aste Nagusia 2025 – Conciertos - Lunes 18	
Hora	Actuaciones	Lugar
13:30	AINTZANE ARZAMENDI	Txinparta
17:00	TXORIBURU ETA NAZ	Kaskagorri
19:00	KSUS BELLY	Hontzak
19:30	LA MARA + JOSÉ DE ARTE	Txosnas GUE
19:30	VERSIONES HUGHTWO	Tintigorri
20:00	EUSKAL ROCKMERIA	Zaratas
20:00	HOTZA	Taberna Caracoles
20:00	LOVA LOIS + MAIALEN IBARRA	Bilborock
20:00	MARIO MALATESTTA	Sala Blue Dance
20:30	FEILE	Bar Zuloa
20:30	KEPLER1	Piztiak
20:30	LES SYLVAINS ENSEMBLE	La Encarnación
20:30	MAIRI	Uribarri
20:30	SWAMP STRINGBAND	Triangune
21:30	LAS FELLINI	BilboGay&Less
23:00	APOTHEKE	Euskalgune
23:00	AUZOKO_UZTA + SPARTAK DEMENTZIALA	Kranba!
23:00	CHULERÍA, JODER! + NO KONFORME	Kulturgune
23:00	EZPALAK	Uribarri
23:00	JARRERA: LILAKK + SKIAT	Askapeña
23:00	KALAMO KURRENTE + AMOOMA	Triangune
23:00	LUKIEK + MARTE LASARTE	Algara
23:00	MALKO	Kaialde
23:00	PUTAS & SPEED + T.E.T.A. + DISKONFORMES + TAKIKARDIA + SENTIDO CRÍTICO + THE HEART JUNKIES + GLANDES GLANDES	Kallejero
23:00	SOMAK	Teilape Gunea
23:00	TXISPAZO + HERIO + DJ SORGINTXUAK	Kaixo
23:30	AGUJETAS Y GUALBERTO	Plaza Nueva
23:30	AKERBELTZ	Aixeberri
23:30	COQUE MALLA	Abandoibarra
23:30	SUKENA	Kaskagorri
23:45	MI HERMANA CORINA	Tintigorri
00:30	YURENA	Pinpilinpauxa

Bilboko Aste Nagusia 2025 – Conciertos - Lunes 18 Hora Actuaciones Lugar 13:30 AINTZANE ARZAMENDI Txinparta 17:00 TXORIBURU ETA NAZ Kaskagorri 19:00 KSUS BELLY Hontzak 19:30 LA MARA + JOSÉ DE ARTE Txosnas GUE 19:30 VERSIONES HUGHTWO Tintigorri 20:00 EUSKAL ROCKMERIA Zaratas 20:00 HOTZA Taberna Caracoles 20:00 LOVA LOIS + MAIALEN IBARRA Bilborock 20:00 MARIO MALATESTTA Sala Blue Dance 20:30 FEILE Bar Zuloa 20:30 KEPLER1 Piztiak 20:30 LES SYLVAINS ENSEMBLE La Encarnación 20:30 MAIRI Uribarri 20:30 SWAMP STRINGBAND Triangune 21:30 LAS FELLINI BilboGay&Less 23:00 APOTHEKE Euskalgune 23:00 AUZOKO_UZTA + SPARTAK DEMENTZIALA Kranba! 23:00 CHULERÍA, JODER! + NO KONFORME Kulturgune 23:00 EZPALAK Uribarri 23:00 JARRERA: LILAKK + SKIAT Askapeña 23:00 KALAMO KURRENTE + AMOOMA Triangune 23:00 LUKIEK + MARTE LASARTE Algara 23:00 MALKO Kaialde 23:00 PUTAS & SPEED + T.E.T.A. + DISKONFORMES + TAKIKARDIA + SENTIDO CRÍTICO + THE HEART JUNKIES + GLANDES GLANDES Kallejero 23:00 SOMAK Teilape Gunea 23:00 TXISPAZO + HERIO + DJ SORGINTXUAK Kaixo 23:30 AGUJETAS Y GUALBERTO Plaza Nueva 23:30 AKERBELTZ Aixeberri 23:30 COQUE MALLA Abandoibarra 23:30 SUKENA Kaskagorri 23:45 MI HERMANA CORINA Tintigorri 00:30 YURENA Pinpilinpauxa

Llega #MariJaia a la #BilbkoAsteNagusia 2025 y viene cargada de conciertos.
Como de costumbre, los he recopilado en este #clashfinder:
clashfinder.com/s/bilbokoast...
y he hecho estas imágenes que espero que compartáis por todas vuestras redes. Servicio público (1/3)
#RockThisTownBilbao

16.08.2025 13:08 — 👍 3    🔁 3    💬 1    📌 0

info guztia, ibonrg.net

29.07.2025 11:48 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Post image

Gehi oraindik ezagutu ez, baina denon ahotan den Londreseko OTO Cafen, bakarka, abuztuaren 6an. Verde Prato eta @xabierk.bsky.social-ren konpainian.

29.07.2025 11:47 — 👍 0    🔁 0    💬 1    📌 0
Post image

Munduan gehien maite ditudan 2 espazioetan aritzeko aukera izango dugu etzitik aurrera Garazi Navasek eta biok. Pontevedrako Liceo Mutante (berria) eta Portoko Sonoscopia. Gainera, No Sound jaialdiaren barruan.

29.07.2025 11:46 — 👍 1    🔁 0    💬 1    📌 0

Gaur!

11.07.2025 07:43 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Post image

sonografiairudipenak-manugaignegarazinavas.bandcamp.com/album/sonogr...
Garazi eta Manurekin egindako lana jada kalean! Eta zein ederra den halako pertsona zoragarriekin lan egitea.

28.06.2025 11:16 — 👍 3    🔁 1    💬 0    📌 0
Post image

Hilaren 23an Gasteizen izango gara,
IAKen, eta Libe Garcia de Cortazarrek karteltzar hau egin du.

14.05.2025 13:44 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0

Gaur 18:00etan, Txaranga Urretabizkaiaren kontzertua Tabakalerako "Ikuspegi Kuantikoak" erakusketaren baitan, eta erakusketarako
propio sortutako piezak, noski. @tabakalera.bsky.social

08.05.2025 07:33 — 👍 1    🔁 1    💬 0    📌 0

@tiutaka is following 18 prominent accounts