Maite Berriozabal's Avatar

Maite Berriozabal

@maiteber.bsky.social

Behin hasi nintzen berbetan, eta gaur arte.

185 Followers  |  229 Following  |  63 Posts  |  Joined: 15.11.2024  |  1.537

Latest posts by maiteber.bsky.social on Bluesky

- Maite al nauzu?
- Aspaldi da ezetz.
- Maite ahal nauzu?
- Aspahaldi da ezetz.

29.07.2025 19:38 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Gaurko zinta @berria.eus an, @maiteber.bsky.social en euria.

17.06.2025 08:12 β€” πŸ‘ 6    πŸ” 3    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Gaurko zinta @berriaegunkaria.bsky.social n, @maiteber.bsky.social en autoa.

27.05.2025 07:01 β€” πŸ‘ 3    πŸ” 2    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Telefonoz deitzea, intimoegia.
Audio bat, zuzenegia.
Mezu bat, hotzegia.
Dena da apur bat larregia eta ezerezegia.
Azkenean, zailena beti da egia.

25.05.2025 19:25 β€” πŸ‘ 4    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Ezer aldatu nahi ez dutenek zenbat zaharata eta desgazte.

20.05.2025 19:38 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 0    πŸ’¬ 1    πŸ“Œ 0

Eztula egiten zenuen isiltasuna urratzearren. Eztarria urratu izan dizu beti isiltasunak

17.05.2025 20:02 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Kalean gurutzatu eta ezezagun egin zenidan. Nik bi gauza egin nituen: apur bat agurtu eta apur bat apurtu.

24.04.2025 19:45 β€” πŸ‘ 4    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Ezezagun bihurtu ginen.
Ez dezagun bihurtu ginen.

23.04.2025 21:06 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Borrokarako prest beti, badaezpata.

22.04.2025 20:28 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Gaurko zinta @orainberriak.bsky.social n, @maiteber.bsky.social .

22.04.2025 06:30 β€” πŸ‘ 3    πŸ” 2    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Ez begirazu, ikusni

15.04.2025 10:42 β€” πŸ‘ 2    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Gaurko zinta @berriaegunkaria.bsky.social n , @maiteber.bsky.social en zubia.

15.04.2025 06:09 β€” πŸ‘ 5    πŸ” 4    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Bakea nahi gudu

10.04.2025 16:54 β€” πŸ‘ 14    πŸ” 4    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Gaurko zinta @berriaegunkaria.bsky.social n, @maiteber.bsky.social en letra xehea.

08.04.2025 07:14 β€” πŸ‘ 7    πŸ” 2    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Zubi bat eraiki genuen, eta azpian hartu genuen aterpe.

07.04.2025 15:05 β€” πŸ‘ 3    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Gauza larriak letra xehez idazten zenizkidan beti.

05.04.2025 20:29 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Auto istripu bat eta auto-ilara motela.
Itxarotera behartu gaituzte.
Atzeko autokoaren eta bion artean 20 bat azazkal jan ditugu, gutxienez.
Zeruaren kolorekoak dira anbulantziaren argiak.

31.03.2025 14:37 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Ezer gutxi kontatu nizun.
Gauza asko antzeman zenituen.
Ezer gutxi esan zenidan.
Gauza asko ulertu nituen.
Ezer gutxiri buruz aritu ginen gero.
Gauza asko gelditu zen esateko.
Ezer asko.
Gauza gutxi.

25.03.2025 20:40 β€” πŸ‘ 2    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0
Post image

Gaurko zinta @berriaegunkaria.bsky.social n, @maiteber.bsky.social .

18.03.2025 07:46 β€” πŸ‘ 3    πŸ” 3    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Estropezu sarri egiten dugunok, ondo dakigu zer den atea zeharkatzerakoan, nahigabe, atearen markoari besoarekin ematea. Badakigu nora goazen, ez dakiguna da nola goazen.

13.03.2025 20:32 β€” πŸ‘ 2    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Poltsan galtzen diren zentimo itsaskorrak lakoak diren garaiak daude bizitzan.

10.03.2025 21:07 β€” πŸ‘ 0    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Petsatzen dudana eta esaten dizudanaren artean dagoen distantziak markatzen du gure arteko distantzia.

06.03.2025 20:24 β€” πŸ‘ 5    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 1
Post image

Gaurko zinta @berriaegunkaria.bsky.social n, @maite_ber en txioa.

04.03.2025 08:14 β€” πŸ‘ 9    πŸ” 2    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 1
Post image

EZtali

03.03.2025 19:09 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Gezur handiak kontatu nizkizun egia txikiak ezkutatzearren, eta egia handiak ezkutatu nizkizun gezur txikietan.

27.02.2025 15:26 β€” πŸ‘ 2    πŸ” 1    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Naizen bezala onartzen zaitut

24.02.2025 20:08 β€” πŸ‘ 8    πŸ” 2    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Denboraz estu abiatu, autoan presaka sartu, GPSa jarri bidaiaren iraupen zehatza ikusteko, jakea edozelan jaurti alboko jarlekura, uhala jarri arrankatu bitartean, gidatu bitartean azkazalak jan... Eta joan behar ez duzun norabidean gidatu 10 minutuz, zertan ari zaren ohartu barik. #AUTOkontzientzia

20.02.2025 21:00 β€” πŸ‘ 2    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

- Umetan, orri zurietan zuzen idazten zekitenak miresten nituen.
- Eta orain?
- Orain ez naiz fio zuritasunean zuzen aritzen dakien jendeaz.

18.02.2025 20:39 β€” πŸ‘ 4    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

"Ezni dut zurenik bizni" idatzi zidan mozkorraldi batean. Biharamunean, mezu bera birbidali zidan.

16.02.2025 20:40 β€” πŸ‘ 1    πŸ” 0    πŸ’¬ 0    πŸ“Œ 0

Joan ezinda eta ailegatu ezinda bizi garenok

10.02.2025 20:04 β€” πŸ‘ 7    πŸ” 3    πŸ’¬ 1    πŸ“Œ 0

@maiteber is following 19 prominent accounts