's Avatar

@joxerrasenar.bsky.social

Kazetaria, Berria egunkarian. Journalist.

207 Followers  |  233 Following  |  49 Posts  |  Joined: 17.11.2024  |  1.7289

Latest posts by joxerrasenar.bsky.social on Bluesky

Preview
Vianako Printzea erakundearen oniritzia jasota, Iruñeko Udalak bidea libre du Erorien Monumentua eraldatzeko Beste urrats bat egin du Iruñeko Udalak, Erorien Monumentua eraldatzeko. Diario de Noticias-ek aurreratu duenez, Vianako Printzea instituzioak oniritzia eman dio udalari mausoleo frankistaren katalogazioa aldatzeko, gaur egun duen babes juridiko maila apaltzeko eta, horrekin lotuta, eraikinaren zenbait elementu botatzeko eta beste batzuk aldatzeko. Monumentua «esanahiberritzea» eta haren «izaera frankista erauztea», horra Iruñeko Udalaren helburua; xede horrekin, arkitektura lehiaketa bat antolatuko dute, eraikina soilik ez, inguru osoa eraberritzeko. Horretarako, baina, udalak ezinbestekoa zuen Vianako Printzearen aldeko txostena, erakunde publiko hori arduratzen baita Nafarroako ondare artistikoa, kulturala eta historikoa katalogatzeaz eta zaintzeaz. Tramite hori bete du jada. Edonola ere, Vianako Printzearen baimena mugatua dela nabarmendu zuen Iruñeko Udalak, monumentuaren katalogazioa aldatzeko eskaera aurkeztu zuenean.  «Babes maila apaldu izanak aukera ematen du nolabaiteko askatasunez lan egiteko, baina mugatutako joko zelai baten barruan». Zer esan nahi du horrek? Bada, Erorien Monumentuari egiten ahal zaizkion aldaketen artean ez dagoela jasota eraikin osoa botatzea. Halaxe adostu zuten EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik ere, iazko azaroan sinatutako hitzarmenean. Elkarte memorialista ugarik gogor kritikatu dute bide hori, eta eraikina eraistea exijitu dute behin baino gehiagotan. Erlazionatuta * Eragile memorialistek Erorien Monumentua eraisteko exijitu dute * Erorien Monumentuaren katalogo aldaketari alegazioak aurkeztu dizkiote * Erorien monumentua: ke lainoak Zehazki, Vianako Printzearen baimenak aukera ematen du eraikin nagusian eta sotoan lan egiteko. Horri esker, zenbait elementu desagerrarazi ahalko lirateke; besteak beste, Mola eta Sanjurjo general kolpisten gorpuak hartu zituen kripta eta monumentuaren alboko galeriak. Kupularen barnealdean dauden pinturek, ordea, babes berezia dute, eta horiek mantendu beharko lirateke; eta kupulan bertan «esku-hartze arina» egiteko baimena eman du Vianako Printzea erakundeak, hura erabat bota gabe, betiere. Kanpoaldeari dagokionez, udalak eraikina eraldatu edo estali ahalko du. Edonola ere, hori guztia proiektu arkitektoniko batean zehaztu beharko du udalak. Horretarako, ideia lehiaketa bat antolatuko dute, 2018. urtean egin bezala.

Beste urrats bat egin du Iruñeko Udalak, Erorien Monumentua eraldatzeko. Diario de Noticias-ek aurreratu duenez, Vianako Printzea instituzioak oniritzia eman dio udalari mausoleo frankistaren katalogazioa aldatzeko, gaur egun duen babes juridiko maila apaltzeko eta, horrekin lotuta, eraikinaren…

18.09.2025 08:14 — 👍 1    🔁 2    💬 0    📌 0

Hay víctimas del terrorismo vascas protestando contra el terrorismo israelí. Si no tienes respeto alguno por la decencia y no te importa oler tan mal tan en público al menos ten algo de respeto por la imagen pública de tus dos neuronas funcionales

04.09.2025 06:29 — 👍 159    🔁 55    💬 9    📌 1

Azken orduetan Espainiako kirol eztabaida batzuetatik pasa eta ezin jasangaitzago egin askoren zinismoa:
Kirola ezin da politikarekin nahastu, politakariek dena nahasten dute, Vuelta izorratu nahi dute, ez daude israeldarrik apenas talde horretan, Errusiaren inbasioa ezin da Gazarekin parekatu...

04.09.2025 09:03 — 👍 1    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Un médico español denuncia que los soldados israelíes "juegan al tiro al pato" con los gazatíes en los repartos de comida Raúl Incertis ha pasado cuatro meses como voluntario en Gaza y explica que ha atendido adultos y niños "con disparos en la cabeza, en el tórax y en los genitales"

Un médico español denuncia que los soldados israelíes "juegan al tiro al pato" con los gazatíes en los repartos de comida

01.08.2025 10:48 — 👍 91    🔁 94    💬 14    📌 7
Preview
EBren eta AEBen arteko akordioa, gero eta gertuago Akordioa ez dago itxita, baina aurreratutakoaren arabera, bere esportazioei %15eko muga zerga ezarriko die AEBek. Marcos Sefcovic EBko Merkataritza komisarioa estatu kideetako ordezkariei azaldu di...

Akordioa, gertu? Tira, Donald Trumpen oniritzia falta da. Hain gertu, hain urrun
www.berria.eus/ekonomia/ebr...

23.07.2025 19:47 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
«Martin Villa Barne ministroa zenean, 125 pertsona hil zituzten, astero bat ia» Frankismoaren hondarrean, 1973an, ekin zion langileen eskubideak defenditzeko abokatu lanari Sabino Cuadrak (Amurrio, 1949). Barakaldon, Ezkerraldean egin zituen lehen urteak, eta 1976ko martxoaren...

Gaur egun berezia da sanferminetan. Duela 47 urte Polizia Armatuak eragindako sarraskia gogoratuko dute. Arduradun politiko eta polizialei buruzko liburua idatzi du Sabino Cuadrak.
www.berria.eus/lurraldeak/n...

08.07.2025 07:58 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
AEB eta Txina ados jarri dira hiru hilabetez elkarri muga zergak murrizteko AEBek %145etik %30eraino jaitsiko die tarifa produktu txinatarrei, eta Txinak %125etik %10eraino AEBetakoei. Trumpek esan du negoziazioak akordioa lortuta amaituko direla baina, hala ez bada, ez di...

AEB eta Txina ados jarri dira hiru hilabetez elkarri muga zergak murrizteko. AEBek %145etik %30eraino jaitsiko die tarifa produktu txinatarrei, eta Txinak %125etik %10eraino AEBetakoei.
www.berria.eus/ekono...

12.05.2025 20:16 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Euskara elkar ulertzeko zubia dela aldarrikatu duten Nafarroa luze zabalean Hem

«Euskararekiko gorrotoa indargabetu beharra dago». Sorionekuak mugimenduak deituta, ehunka herritarrek Nafarroako zubiak bete dituzte, euskara zubia dela eta etorkizuneko kohesioa eraikitzeko funtsezkoa dela aldarrikatzeko.
www.berria.eus/euskal-herri...

10.05.2025 13:04 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0

⚪🔵 Ez dakit bere zikloa agortua ote zegoen.
Ez dakit #Reala -k ateratzera bultzatu duen.
Ez dakit ehundik gora prentsaurreko ematearen ondorioz 'de facto' taldeko eledun izateak higatu duen.
Ez dakit diskurtsoa ez zitzaien ja jokalariei %100ean iristen
Baina bideaz gozatu dugu. Milesker #imanol

25.04.2025 18:16 — 👍 1    🔁 0    💬 0    📌 0

🔵⚪ Sare sozialetako histeria futbolak ondo islatzen du. Realak Sergio Francisco hurrengo hautatzailea izango dela iragarri eta, zer egingo duen ikusteko betarik eman gabe eta hari buruz deus jakin gabe, danborra eta burrunba. Alaporai. Nekagarria da, aizue. #realsociedad #sergiofrancisco

25.04.2025 18:03 — 👍 1    🔁 0    💬 0    📌 0

Santiago Abascalek zioen "al César lo que es del César y a Dios lo que es de Dios". Hauxe esan nahiko balu bezala: "Bergoglio, utzi bakean aberatsak".
Tira, Santi, denok dakigu noren morroi zaren zu:
"No se puede servir a dos amos al mismo tiempo... Y el tuyo está claro quién e$".

23.04.2025 16:13 — 👍 1    🔁 0    💬 0    📌 0

Aldiz, nago Francisco aita santuak ingurumenaz, migrazioaz, gerraz zein berrarmatzeaz edo oro har neoliberalismoaren gehiegikeriez zioenak erosotasun hori erasotzen zuela. Ez ziren ezkerretik egindako kritikak, euren 'ingurutik' baizik.
Horregatik zaie populista, komunista eta funtsean etsai.

23.04.2025 16:07 — 👍 1    🔁 0    💬 1    📌 0

Txalapartak liburu bat atera zuen Opus Deiri buruz eta erlijio ikuspegi jakin baten eta kapitalismoaren arteko lotura horren gainean jartzen zuen arreta. Aberats askorentzat eta eskuinarentzat moralki erosoa da ikuspegi hori eta bat egiten du gainerako mundu ikuskerarekin.

23.04.2025 16:03 — 👍 1    🔁 0    💬 1    📌 0

Zer erlazio dago kristautasunaren eta doktrina ekonomikoen artean? Nola uztartzen dira kapitalismoaren ondorio sozialak ebanjelioak dioenarekin? Opus Deiren lanaren sakralizazioa edo beste sektore batzuek jabetza pribatuaz diotena bat dator aita santu honek zioenarekin?

23.04.2025 15:58 — 👍 1    🔁 0    💬 1    📌 0

Aita Santuaren heriotzaren harira bada kontu bat interesgarria, eta behar bezala azaldu ez dena:
Zergatik gorroto du eskuin erreakzionarioak hainbeste Eliza Katolikoaren doktrina apenas aldatu bada?
Kapitalismoarekiko ikuspegian datza giltza.

23.04.2025 15:51 — 👍 1    🔁 0    💬 1    📌 0
Preview
Erorien Monumentuak ezin duela zutik jarraitu aldarrikatu dute fusilatuen aldeko ekitaldian, Iruñean 2007tik urtero Nafarroan frankistek eraildako 3.500 fusilatuak omendu ditu Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak. Aurten, faxismoaren goraldiaren arriskuaz ohartarazi dute. Felix Arellano fusila...

Felix Arellanok bi urte zituen aita azkenekoz ikusi zuenean. Ez du gogoan bere azken musua. Bardean, fusilatu zuten frankistek beste seirekin batera. Hiltzailea 'el Siete' goitizenarekin ezagutu zuten Corellan ordutik.
@berriaegunkaria.bsky.social
www.berria.eus/euskal-herri...

12.04.2025 15:12 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0

Egun indarrean diren lau adimen artifizial nagusiei galdetuz gero muga zergak nola ezarri, Trumpek iragan astean ezarritako formula bera proposatzen dute. Hots, ondoriozta liteke AI aplikatu duela Etxe Zuriak.

Merkataritza arloko Skynet eta haren gidari, Donald Trump.

08.04.2025 17:58 — 👍 2    🔁 1    💬 0    📌 0
Ezkirozeko lantokia ixteko BSHren erabakia ez dela behin betikoa ondorioztatu du langileen batzordeak Alternatiba bat bilatu arte, jarduerari eusteko exijitu diote BSHri. Taldeak bederatzi bilera egin ditu orain arte Nafarroako eta Espainiako gobernuekin. «Betoa altxatu» eta prozesuan parte hartu a...

Hiru hilabete iragan dira kasik BSHk Ezkirozko fabrika itxiko zuela iragarri zuenetik. Azken mugimenduen berri eman du langileen batzordeak eta berritasun batzuk daude. Ez da baztertzen inbertitzaileak aurkitzea eta bitartean jarduerari eustea jarri dute helburu gisa.
www.berria.eus/ekonomia/ezk...

13.03.2025 14:31 — 👍 1    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Maite Nostik Vox utziko du, baina parlamentari karguari eutsiko dio Eskuin muturreko taldeak bi parlamentari zituen orain arte: Emilio Jimenez eta Maite Nosti

Maite Nostik Vox utzi du. Hori bai, parlamentari aktari eutsi dio.
Vox-ek ideologia «apur bat» aldatu duela azaldu du. Ez du gehiago zehaztu nahi izan. Zerikusia izan dezake astelehenean Eledunen Batzordean terrorismoaren inguruko adierazpenaren harira jazotakoarekin.
www.berria.eus/euskal-herri...

12.03.2025 16:44 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Iñigo Uriz argazkilariaren argazkia. Harmailetan NUPeko Esperientzia Gelako ikasleak daude, Nafarroako Fusilatuen elkarteko eta Txinparta elkarteko hiru kiderekin batera. Behean, ganberan, parlamentariak bere jarlekuetan eta atrilean, urrunean, EH Bilduko Arantxa Izurdiaga

Iñigo Uriz argazkilariaren argazkia. Harmailetan NUPeko Esperientzia Gelako ikasleak daude, Nafarroako Fusilatuen elkarteko eta Txinparta elkarteko hiru kiderekin batera. Behean, ganberan, parlamentariak bere jarlekuetan eta atrilean, urrunean, EH Bilduko Arantxa Izurdiaga

Erorien Monumentuaren eztabaidak txinpartak ateratzen ditu. Gaur horren adibide bat ikusi ahal izan da Nafarroako Parlamentuan.

06.03.2025 13:19 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Autogintza babesteko neurri protekzionistak proposatu ditu Bruselak Hiru urte eman nahi dizkiete CO2 emisioen helburuak betetzen ez dituzten enpresei. 'Europan egina' zigilua kendu nahi diete osagai gehienak EBtik kanpoko herrialdeetan ekoizten dituzten enpresei. 4...

🚙🏭👩‍🏭Europa mugitzen ari da. Egungo nazioarteko testuinguru konplexuan autogintza mehatxupean ikusten du @ec.europa.eu -k eta atzo ekintza plana aurkeztu zuen.
Protekzionismo kutsua dute neurri batzuek baina autogintzan lan egiten dute hamahiru milioi lagunek. www.berria.eus/ekonomia/aut...

06.03.2025 12:59 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0

Nik ez dakit Nafarroako Parlamentuan ETAri buruz gaur adina hitz egiten zen 2011n edo demagun 2005ean.
Erorien monumentuari buruzko proposamen bat dagoela...? ETA.
UPN eta PP lehian ea nork botako handiena. (eta oraindik Voxek ez du hitz egin)

06.03.2025 09:39 — 👍 1    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Autoen gaineko muga zergak hilabete atzeratu dizkie Trumpek Kanadari eta Mexikori Trumpek men egin behar izan die AEBetako automobilgintzaren presioei. Kanadak esan du ez duela AEBei erantzunez ezarritako muga zerga propiorik kenduko, Trumpek Kanadari jarritako muga zerga guztia...

Trumpek hilabete atzeratu ditu Kanadari eta Mexikori ezarritako autoen gaineko muga zergak.
www.berria.eus/ekono...

05.03.2025 21:15 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Europako gerra hotsak Bardean aditzen dira lehenbizi «Guretzat, toki hau idilikoa da», esan du Jose Manuel Bellido koronelak, Bardeako Tiro Eremuko begiralekutik ortzimugari so (Arguedas, Nafarroa). Kamuflajerako uniforme marroia darama, alboan ditue...

Egungo egoera geopolitikoa aitzakiatzat hartuta, Bardeako Tiro Eremuaren kontratua luzatzeko asmoa agertu dute UPNk eta PSNk.
www.berria.eus/euska...

05.03.2025 19:11 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Merzek fusila hartu du Alemaniako hauteskundeetako emaitzaren lehen erreakzioetako bat Donald Trumpen hatzetatik iritsi zen. Berak, edo txioak idazten dizkionak, Truth Social sare soziala erabili zuen Alemaniako «kontser...

Azken ekarpena Alemaniatik., Ukrainako banderak eraikin publiko askota dituen herrialdetik. Zergatik ote? www.berria.eus/mundua/anali...

25.02.2025 14:29 — 👍 0    🔁 1    💬 0    📌 0
Preview
Merzek fusila hartu du Alemaniako hauteskundeetako emaitzaren lehen erreakzioetako bat Donald Trumpen hatzetatik iritsi zen. Berak, edo txioak idazten dizkionak, Truth Social sare soziala erabili zuen Alemaniako «kontser...

✍️ 'Merzek fusila hartu du', Iker Aranburu BERRIAren berriemaile bereziaren #Analisia, Berlindik. Irakurri osorik, hemen👇
www.berria.eus/mundu...

24.02.2025 19:30 — 👍 1    🔁 1    💬 0    📌 0

Ene, zenbat gorabehera #realsociedad -en eta #midtjylland -en arteko partiduan... Gehiegi! #Reala -ri #Osasuna -n Pedro Zabalzak ezagun egin zuen esaldia gogorarazi beharko litzaioke: «Si nos confiamos somos muy malos». Ea bigarren zatian, lasaiago egoterik baden.

20.02.2025 20:55 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0
Preview
Nafarroako industriaren aldeko manifestaziora deitu dute otsailaren 16an, Iruñean Zazpi enpresa batzordetako langileek egin dute deialdia; tartean daude BSH, Siemens Gamesa, Sunsundegui edo VW Nafarroakoak.

🚨 #Nafarroa -ko #industria babesteko, deialdi bateratua egin dute zazpi langile batzordeetako ordezkariek —BSH, Sunsundegui, Siemens Gamesa, Nano Automotive, VW, Tenerias Omega eta Tasubinsa—. Otsailaren 16an, manifestazio historikoa egin nahi dute
www.berria.eus/lurraldeak/n...

06.02.2025 13:48 — 👍 0    🔁 0    💬 0    📌 0

Horregatik gaur egungo zaratatik ihes egiteko babestoki edo uharte moduko bat ere bada.
Aviranetaren abenturei dagokionez, zer bitxia den gugandik ez hain urrun baina aldi berean hain diferentea zen XIX. mende erdi hasiera hura. Idazkeraz gain, detaile diferente horiek topatzea gustuko dut.

29.01.2025 18:38 — 👍 2    🔁 0    💬 0    📌 0

Pessoaren liburua zaila da, baina berriki entzun dudan bezala, behin bere erritmoan eta munduan sartua, haren korrontean behera joaten utzi behar da. Benetako harribitxia da. Baita berehalakotasunaren, pantailen eta pentsamendua handik hona jauzika darabilkigun gaur egungo garaien antonimoa ere.

29.01.2025 18:32 — 👍 0    🔁 0    💬 1    📌 0

@joxerrasenar is following 20 prominent accounts